Barkoxeko pastoralaz
Usaiako « süjetik » gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Iparraldeko euskal mugimendu osoaren sorrera kontatzen digu sailka: Enbata oldearena lehenik, Christiane Etchalus-en presoaldia Iruñean, Baionako seminario handian 1967ko euskal krisia, Seaskaren sortzea, euskal kanta berria, mugimendu feministaren hastapenak, Euskarari Bai kanpainaren estrena, Xiberoko Botza irratiaren lehen urratsak, GAL-enganiko masakrea Baionako Monbar ostatuan, IK-renganiko leherketa Biarritzeko turismo bulegoan, Euskal Kultur Erakundearen sortzea, Euskal Herria Zuzenean festibala, Demo taldea, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzea, euskal moneta, ETA-ren armagabetzea Bakegileei esker...Hori guzia ez da gutiz uztekoa! (...)