Demokraziaren eta Euskal Herriaren garaipen eder bat: mobiliza gaiten haren ospatzeko eta zaintzeko!
Manu Robles-Arangiz Fundazioak Euskal Herriko biztanleak deitzen ditu behar den bezala ospatzerat Iparraldeko herriko etxeek Herri Elkargo bakar baten sortzeari buruz egin duten bozkatze historikoa.
Horregatik jendarte osoari asteazkenean, uztailaren 27an, arratseko 19:00etan Baionan Baterak antolatzen duen besta giroko elkarretaratzera joaiteko gomita luzatzen diogu.