Geruzak eta mamia

Garapen Kontseiluan 2011an abiatu desmartxaren interesik handiena geruzari begiratuz hastea baino mamiari begiratuz hastea izan zen. Zer da lurralde/herri honek behar duena? Nola dago gaur egun egoera? Behar horiek ikusirik, zein da geruzarik aproposena erantzun saitisfosgarri bat emateko.
Tamalez, Prefetaren geruzak hankamotz dira, gobernantza eta ordezkaritza demokratikoaren ikuspundutik. Beraz, azken honen "edo hartu edo utzi" dikotomiari eutsi behar al zaio? Ez ote da hobe eskaeraren mamiari heltzea? Geruza errefusatu ordez, ez ote litaike geruza mamiari egokitzen entseatu behar?