Kriminalizazioaren prezioa

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziako egunkari ospetsuenetariko batek izenburuan jarri zuen Aurore Martin “etarra” ez dela presondegira itzuliko.“Etarra”? Orain arte, Batasuneko militante gisa aurkeztua zen, politika egiteagatik zuzen-kontra preso sartu zuten pertsona gisa. Eta orain “etarra” da?
Ezker abertzaleko erakunde publikoen kontrako ngarren auzia iragan da Madrilen, baina ez da beste auziak bezala bururatu.

Zauri sakonagoa

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Espainiako hauteskundeetatik sendo atera da EAJ. Edozein ekaitzen aitzinean beti zutik segitzen du, zurzuriaren gisan.
Ikusgarria izan da, ordea, haritza nola erori den, huntz hostoek gora egin duten bitartean: EH Bildu-ren emaitza txarrak ezin dira ulertu abenduaren 20ko testuinguruan edo Podemosen agerraldiaren ikuspegitik bakarrik. Erro sakonagoak dituzte.

Identitateaz

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Azken hilabeteetako eztabaida gai handi bat bihurtu da identitatearen gaia, Euskal Herrian, bereziki ezker abertzalean edo haren inguruan. Estrategiaz mintzo diren batzuek diote ez daitekeela independentziaren alde biderik egin, euskal nortasunaren ardatza erdigunean ezartzen bada. Euskal Herriko herritarren gehiengoa ez da euskalduna, eta haiek eta abertzaleak ez direnak independentziaren ideiara biltzeko ez omen du balio euskararen gaia azpimarratzeak.
Horrek kontrako eragina luke: independentziaren aldeko sostengu berririk ez lortzea. Hori ulertarazten digute, bederen, zenbait pentsalarik. “Izateari utz diezaiogun, izaten hasteko”, “euskaldunak bere buruaz beste egin behar du” diote batzuek, euskaltasuna erdigunean ezartzea oztopo delakoan.

Euskal kulturaren oskorria

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Ahanztezina izan zen Oskorri taldeak Baionan eman zuen azken kantaldia; eta ahanztezinak izanen dira, halaber, oraino emateko gelditzen zaizkionak. Errepertorio ezin egokiagoa, kalitate bikaina, kantaldi alaia, baina memento hunkigarriekin…
Plazera, urte anitzen buruan berriz entzuteko eta ikusteko parada ukan baitugu. Hunkigarria, bagenekielako azken aldikotz entzuten ari ginela (Oskorrik zuzenean kantaturik) Furra Furra edo Euskal Herrian Euskaraz bezalako kantuak. Urteak aitzina doaz, eta denek badute bukaera…

Menperatuaren sintomak

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Eusko Jaurlaritzak salaketa zehatza egin berri du. Euskal Autonomia Erkidegoak oraingo aurrekontuaren bikoitza izanen luke, legez behar lituzkeen eskumen guztiak eman balizkiote. 1979ko autonomia estatutua ez da hitzartu bezainbat garatu, eta ondorioz urtean 5.000 milioi euro gutiago kudeatzen ditu.
Eusko Jaurlaritzak eta EAJk erregularki egiten dituzte kexak Gernikako Estatutuaren garapen faltagatik. Mehatxu guti, ordea. Erakusten dutena da beren ahulezia eta gaitasun falta akordioak errespetarazteko. Erakusten dute, halaber, Madrilekin ez dela askatasunik posible, eta Espainiarekin izenpetzen diren hitzarmenek zein balio guti duten.

Frankismoaren jarraipena

- en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Udan herriko bestak bazter guztietan, txupinazioa, herri bazkaria, dantzaldia, aperitifa… Euskal Herrian, beti bezala, zenbait ekitalditan presoak ekartzen dituzte gogora. Aurten, hainbat debeku edo debeku eskaera izan dira.
Euskal Herriak bere bidea egin behar du Frantziatik eta Espainiatik deus itxaron gabe, haiei deus galdegin gabe, haiei begiratu gabe. Segi dezagun eguneroko lanean, euskararen alde, gure ekonomiaren alde, gure egiturak sortzen, gure arteko lotura politikoak sortzen eta sendotzen…

Hiri erkidegoaren ahulgunea agerian

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Adostasuna bazegoen Lurralde kolektibitatearekin. Prefetak desadostasunaren hazia erein zuen, egin zituen proposamenekin.
Estrategia berri batekin Lurralde kolektibitatearen alde segitzeko ordez, proposamen horiek onartu dira, eta horrela desadostasuna landare bihurtu da, Ipar Euskal Herriaren ezagupen aukera ttipiena arriskuan ezarriz. Prefetak bere helburua lortu du.

Independentzia eta ongizatea

Azkenaldian eztabaida eta gogoeta handiak daude Euskal Herriaren independentziaren arrazoien eta helburuen inguruan. Batzuen ustez identitatearen eta hizkuntzaren gaia kendu behar da independentziaren aldeko kanpainatik. Ez omen da jendea argudio horiekin konbentzituko, alderantziz baizik (konbentzituak direnak jadanik konbentzituak omen direnez, konbentzituak ez diren horiei begira mintzo dira, bistan da).
Jendearengana heltzeko, ongizatea aipatu behar dela aldarrikatzen dute ozen, hainbat lagunek. Zertarako euskal estatu bat? Ongizatea lortzeko. Arriskua dauka biak kontrajartzeak.

Aldaketa Nafarroan

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Artikulu hau idazteko mementoan ez zen jakina nolakoak izanen diren alderdi politikoen arteko tratuak. Baina zerbait hautsi da Nafarroan. Maiatzaren 24ko hauteskundeetako berri nagusia da Nafarroako Parlamentuko gehiengoa tendentziaz aldatu dela. Gobernu eta erregimen aldaketa nahi zutenak nagusitu zaizkie UPN, PP eta PSNri.
Garrantzia handikoak izanen dira lau urte hauek, traba guztiei buru egiten asmatzeko eta UPNk dudan ezarri nahiko duen sinesgarritasuna edo kudeatzeko gaitasuna frogatzeko.