Ezin gehiago hustu

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - “Odol hustea gelditu” dela goraipatu dute hainbat lagunek, euskararen inkestaren emaitzak irakurtzean. Beti behar dugu alde ona ikusi… Berri onak nahiago, txarrak baino. Alabaina, lanaren emaitzaren fruituak ikusi nahi izaten ditugu. Naturala da.
Gaur egun, oraino, Frantziak segitzen du euskara hiltzen. (...)

Mirail faltsua

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Jantzi dendetako mirailetako isla ez omen da zinezkoa: garen baino argalago erakusten omen gaituzte, arropa erosteko gogoa pizteko.
Mugimendu abertzaleak hauteskunde guztien emaitzak ospatzen ditu, beti aitzinekoak baino hobeak direlako. Frantziako azken bozetan ere bazuen balentriarik aski, Euskal Herria Bai bigarren indarra izatetik hurbil egon zelako, batez beste bozen %12 eskuraturik. (...)

Desintoxikatzen

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Frantziako agenda politikoak eta hauteskunde eztabaidek kutsatu dute Euskal Herria. Kasu guztietan, Euskal Herriko eztabaidak, ñabardurak ñabardura, Frantziako edozein lekutan bezalatsukoak ziren. Euskal gaiaren kutsua ageri zen batzuetan… edo ez, baina ez zen erabakigarria eztabaida horietan. Hauteskundeak estatu-nazio baten trinkotzeko eginak dira, bozemaileak batzeko (bereizketen gainetik) proiektu nazional baten ospakizuna den egun baten inguruan.
Frantzia herrialde demokratiko bat da… Frantziarentzat. Ez Euskal Herriarentzat. Demokrazia hori, frantses demokrazia da, bermatzen ditu frantziar hiritar gisa ditugun eskubideak eta betebeharrak. Euskaldun gisa ez. (...)

Minaren aitortza

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Bitxi da. Apirilaren 8an kexu zirenak ziren ETA beti armarik gabe ikusi nahi zutenak. Haiek ospatu beharko zuketen ETA behin betiko bukatu dela, armak utzi dituela, ez dela gehiago erakunde armatu bat… Funtsean, PPkoek eta PSOEkoek berek hastapenetik bazekiten gertatu beharrekoa 2011ko urriaren 20an gertatu zela, eta orduz geroztik erretorika hutsa egin dutela, beti azpimarratzeko Euskal Herrian ez dagoela gatazkarik. Beraz luzapenetan dabiltza beti.
Ez da posible izanen kontakizun adostu batera heltzea, batzuek ukatu nahi baitute Euskal Herria herri zapaldu bat dela, estatuen suntsipen politika jasan duena mendez mende, eta beste batzuek diotelako hori dela gatazka ulertzeko giltza nagusia. Mina alde bakarrekoa izan dela baieztatzea herri honi gezurra erratea eta kalte handia egitea da. (...)

Agur Xarriton

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Lehen Mundu Gerla bururatu eta urte gutiren buruan munduratu zen, Hazparnen. Familian izan zituen gerla hartan handizki sufritu zuten kideak, eta horregatik ez du sekula begiko izan frantsesik ia batere ez zekiten euskaldunak gerla egitera behartu zituen Frantzia. Piarres Xarritonek barne-barnetik bizi zuen Frantziak Euskal Herriari egin dion kaltea. Ez zuen ametitzen euskara hala zokoratzea, gutxiestea, desagerrarazi nahi izatea. Kartsuki hartzen zuen hitza bere min horiek kanporatzeko, euskarari eta Euskal Herriari jasanarazten dizkioten bidegabekeriak gaitzesteko.
Euskarari egiten zioten minagatik kexatzen zen, bai, baina, sakonago joanez, lan handia egin zuen euskararen balioa agerian uzteko. Isil-isilik, zalaparta handirik gabe, euskarari buruzko ikerketa handiak egin zituen, bai hizkuntzaren aldetik, bai euskal idazleen aldetik. Altxor anitz atera zuen lurpetik eta denen eskura jarri. Euskara gutxiesten zutenen begi aitzinean ezarri zuen hizkuntza horren aberastasuna.

Maltzaga posible da?

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Erregularki itzultzen da Maltzagaren metafora euskal politikagintzara, ez beharbada alderdi politikoetako arduradunen ahora, baina bai politikaz interesatzen diren anitzen lumara.
Errepika ote daiteke Lizarra-Garaziko giroa? Itxura guztien arabera, ez. EAJk ez du berriz abiatu nahi Lizarran hasi zuen bezalako bidetik, ez duelako konfiantzarik Ezker abertzalearengan. Ezker abertzealeak ere aski argi du independentziara buruzko bidea, hastapen batean bederen, EAJ gabe egin beharko dela.

Marketinga eta euforia

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Euskal Elkargoa sortu da, eta handizki ospatu da haren lehen biltzar nagusia.
Anitz txalotu da, espantu anitz egin da eta sekulako itxaropena agertu da honen bilakaera posibleei buruz, epe luzera begira, bistan da. Euskal Herriaren egituraketaren bidean egiten diren urratsak ongi etorriak dira beti. Baina urratsei ez zaie beti harrera mota bera egin.

Armen hitzetik hitzarmenera

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Gatazka armatuak edota gerlak, goiz ala berant, hitzarmen batekin eta bake itun batekin bukatzen dira. Azkenik, Kolonbian isildu dira armak, eta bakea hitzartu dute. Hitzarmen horiek nekez lortzen dute den-denak gustura egotea, ez eta ere behialako etsaiak lagun bihurtzea, baina odol-isurtzea geldiarazten dute. Indarkeriarik ezak ez du baitezpada erran nahi bakea; baina bakerik ezak ere ez du erran nahi indarkeria egoerara itzultzea.
Ez daiteke izan Espainiaren eta Frantziaren onespenik gabeko armagabetzerik, beti ukatuko baitute alde bakarreko armagabetzearen fidagarritasuna. Ukapen horren gibelean funtsezko beste ukapen bat badago: nehoiz ez dute onartu nahi izan gatazka armatu horren oinarriak eta izaera politikoak direla; eta ukapen horrekin, koherente izateko modua ikusten dute “polizia bidezko garaipenaren” xedean tematzea. Ukapen hori bera ere ukapen sakonago baten emaitza da: ez dute onartu nahi Euskal Herria herri bat dela, bere gain izateko eskubidea duena. Eta ikuspegi horrekin sarrarazten ari zaizkigu terminologia bat, euskaldunak berak nahasarazten gaituena. “Herria”, “gizartea” edo “hiritartasuna” hitzekin sekulako nahastea daukagu, gaur egun.

Bizikidetza eta diglosia

en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Bidelaguna hautatu du EAJk. Ustekaberik ez dago, baina dezepzioa bai. Gipuzkoako foru Aldundian edota Donostiako eta Gasteizko udaletan bezala, Eusko Jaurlaritzan ere PSE-EE izanen da alderdi jeltzalearen aliatua. Hots, hauteskunde kanpainan euskararen kontra kanpaina erasokorra egin zuen alderdiari eman dizkio Jaurlaritzako giltzak EAJk. “Bizikidetzaren” ikur gisa aurkez daiteke.
Bizikidetza hori diglosiaren gisakoa da. Indartsuenak, lege nagusia alde daukanak, beti lortuko du ahula menean mantentzea.