Altsasutik harago
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Jadanik 500 egun baino gehiago iragan dituzte presondegi zuloan, Altsasuko hiru gaztek, eta beren bizia preso pasatzeko arriskuan daude. Arrisku bera dute aske dauden beste auzipetuek ere. Lekukotasun kontrajarriak entzun dira auzian; aski garbi gelditu dena da, ez dela batere garbi nork parte hartu zuen Altsasuko Koxka ostatuko borrokan, eta batzuk bederen etxean zeudela memento hartan. Eta hala ere 500 egun baino gehiago preso…
Espainiarentzat, elkarbizitza da zapaltzaileek zapaltzeko eskubidea edukitzea eta zapalduek hori onartzea, euskarak espainolak baino eskubide gutiago ukaitea, historia ofiziala denek ikastea eta gurea ahanztea, espainolen erreferentzia berak edukitzea… Altsasuko auziak hori guztia sinbolizatzen du. (...)