Kantu baten hegoak

EH

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza 

Ereserki baten pare hedatzen zen “Eusko Gudariak” kantuaren oihartzuna Euskal Herriko plazetan, manifestazioen bukaeran. “Eusko gudariak” ez zen kantatzen kantu-afarietan, ostatu izkin bateko besta bukaezinetan… Ez. Edo “Gernikako arbola”. Hau ere ez da kantatzen besta baten erdian. Beti ekitaldi politiko edo kultural baten bukaeran. Jose Mari Espartzak oroitarazi berri duen bezala, kantu hori “Euskal Herriko ereserki nazional” bihurtu zuten, Iparragirrek lehen aldiz kantatu zuenean, 1853an.

Espartzak dio hildakoak, zaurituak eta presoak izan zirela kantu hori kantatzeagatik. Eta geroztik ekitaldi anitzen bukaeran kantatu zela, Euskal Herri osoan. 1918an, Lehen Mundu Gerra bururatu ondoan, Baionako karriketan “Gernikako Arbola” entzun zen. Eta beste hainbat gertakaritan ere. Ez ditu batu zazpi probintziak bakarrik; Espartzak dioen bezala, ideologia politiko guztiak bildu izan dira kantu horren inguruan.

Tomas Urzainki historialariaren arabera, Nafarroako konkista gertatu zen garaietan, Nafarroak bazuen ereserki bat, hala nola “Jeiki jeiki etxekoak”.

Baina, gaur egun oraino, Euskal Herriak ez dauka himnorik. Azkenaldian hainbat kantu proposatu dira, eta jendeari galdetu zaio zein izan litekeen himno egokia Euskal Herrirako.

Eta kantu irabazlea, memento honetan, “Txoria txori” da. Aberri Egunean kantu hori kantatu zen, Euskal Herriko balkoietan. Ez da dudarik kantu hori dela, beharbada, Euskal Herriko kantu estimatuena edo estimatuenetako bat, eta Euskal Herritik kanpo gehien hegaldatu den euskal kantua. Zinez kantu ederra da; Joxan Artzeren olerki zoragarri batetik abiatzen da, eta Mikel Laboak doinu ezin egokiagoa eman zion. Askatasuna goraipatzen duen kantu gisa, herri zapaldu batek bere askatasun egarria adierazteko bereganatutako kantu bihurtu zen laster. “Hegoak ebaki” eta “txoria” izatearen arteko gatazka horretan, adierazten da ez bagaude aske ez garela gu. Uler dezakegu herri bat ez badago aske, ez dela gehiago den herri hori, beste zerbait dela. Euskal Herria ezin da euskal herria izan, ez badago aske. Baina Euskal Herria askatu nahi ez duen horrek ez du Euskal Herria maite; Espainiak eta Frantziak berentzat nahi dute, baina ez Euskal Herri gisa, baizik eta bere izaera kenduta. Bikote harremanen ikuspegitik ere uler liteke kantu hori. “Txoria txori” maitasun kantu ezin ederragoa da, maitasun harreman posesiboaren kontrakoa delako eta maite den pertsona den bezala maitatzea ederresten duelako. Eta egiazki maite baldin bada, maitatuaren askatasuna nahi delako, eta ez maitatuaren jabe izatea.

Horiek horrela, Euskal Herriko kantu kuttunena eta ezagunena izateak kantuari mesede eginen ote lioke himno ofizial bihurtuko balitz? Irudikatzen ote dugu edozein bestatan, edozein bazkaritan edo edozein poteotan, lagun-taldeak beren herriko ereserki nazionala kantatzen? “Txoria txori”, hain kantu maitatua eta kantatua ereserki nazional bihurtuko balitz, jarraituko ote luke hainbeste besta girotan eta lagun artean kantatua izaten edo hainbeste abeslarik bertsionatua izaten? Maitasun mota bera eskainiko ote genioke? Berdin maitatuko ote genuke sakralizatuko bagenu? Ez ote genizkioke kantuari hegoak ebakiko? Edo bestela, erran nahi luke gure ereserki nazionala ez daukagula garrantzitsutzat, erran nahi baita ereserkiak sinbolizatzen duena, hala nola gure nazioa eta independentzia nahia. “Gernikako arbola”, “Eusko gudariak” edo “Jeiki jeiki” ez ditugu beharbada hain maite; baina iradokitzen diguten karga politikoa besterik da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Kantu baten hegoak

  1. Gogoeta interesgarria, zinez!
    Bai, pertsonalki, ene buruari galdetzen diodalarik zein den euskal himnoa, “Eusko Gudariak” heldu zait, menturaz inertzia batengatik edo, borroka abertzaleari hain loturik delako. Badakit, bai, lehenago “Gernikako arbola”-k ukan zuela halako karga bat, baina motelegia iduritzen zait, eta arbola bati kantatzea ere… nahiz eta Gernikakoa izan…
    “Txoriak txori”… askatasunari kantatzea… nahiago dut, bai! Baina ez dea labur aire himno izateko?
    Eta, gainera, aipatzen duzunarekin ere arras ados nago: ez dut ene burua ikusten gure himnoa edozein besta edo bazkaritan kantatzen.
    Atx! Hasteko, zure artikuluak balio izan dit ohartzeko ez dudala batere argi!
    Baina balio du gogoetatzea, bai!
    Ongi segi!

Comments are closed.