Boz urte (I): abertzaleen bideak zinegotzi bihurtzeko
Ipar Euskal Herrian ez dira Hego Euskal Herrian bezain ardura izaten herriko bozak. Sei urtetarik behin ditugu bakarrik. Bozen antolaketa bera ere guztiz desberdina da. Heldu den urteko martxoan dira udal hauteskundeak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, hots ikasturte honetan.
Jadanik ari dira bazterrak berotzen eta ikasturtean zehar Iparraldeko mugimendu politiko gehiena hauteskunde horietara bideratuko da, nahiz eta udazkenean beste hitzordu inportante batzuk badiren lurralde antolaketaren erreformaren harira.