Greba orokorra, aldaketa soziala bultzatzeko
Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT) eta hainbat gizarte erakundek deitu dute greba maiatzaren 30eko Hego Euskal Herrian.
Greba deitu dutenek 'aldaketa sakonak' egiteko galdea luzatzen dute arduradun politikoei. Zerga politikan eta aurrekontuetan moldaketak nahi dituzte, eta baita Euskal Herri osoarendako 'eskubide sozialen gutuna' ere.