Urtarrilaren 11an, Preso eta Iheslarien giza eskubideen alde, Bilbora autobusez!
Goazen urtarrilaren 11an itsasoa osatzera, preso eta iheslarien giza eskubideen alde! Bakotxaren ekarpena beharko da, denak tanta bat izan behar gira, eta denen artean itsasoa osatuko dugu!
Heldu den larunbatean, urtarrilaren 11an, Bilbora joateko autobusak antolatuak dira Ipar Euskal Herritik. Izena emaiteko eta xehetasunentzat datu guziak segidan atxemanen dituzue.