Baionako Bestetako gune eta hitzordu zonbait

Kantaleon-ek 20 urte

Baionako besten idekitze arratsean, etorri Baionan Kantuz-ekin kantatzera, Herriko Etxeko Plazan, 21:00etarik goiti. Baionan Kantuz-ek berak segurtatuko du animazioa, eta Kantaleon-ek bere 20. urtemuga ospatuko du.
Euskaraz kantatzeko, Baionan Kantuz-ekin idekidurako arratsean, deskargatu zuen mugikorraren bidez BAIKANTA aplikazioa hemen klikatuz ! Horren bidez testoak eskuratuko dituzue zuen mugikorrean berean (interneta sare gabe, zeren besten arratsean saturatua da) eta bertan diren bideoekin kantuen ikasten hasten ahalko zirezte gaurdanik.

Karrikaldi

Bertsulari bat Baionako besten idekitzean

Baionako bestak idekiko dira aurten 2015eko uztailaren 29an, arratseko 10etan. Urtero bezala, Euskal kultur erakundeak proposatzen du bertsulari batek bertso bat eman dezan herriko etxeko balkoitik. Aurten, Gillen Hiribarren, itsasuar gaztea izanen da. 1988an sortua, Euskal kulturaz maitemindua da : bereziki euskal dantzan eta bertsolaritzan parte harten du. Hameka urte zitueneko, bertsutan hasi da eta geroztik hainbat bertsu saio, bertsu afari, eta txapelketetan parte hartu du, hala nola iparraldean bi urteetarik antolatzen den Xilaba ekitaldian.

07/31an ostiralarekin, Poteo Feminista 18etatik 21etarat N.U.L. taldearekin (surf music & more)

Itzulia : Laborarien Xokoa, Txiri Boga, Sankara, POINT8, Epaiska, Zamai Ostatia, Pyrénées,Patxa Plazako Txosnak (Baionako Gaztetxea), Patxoki Ostatua..
– 21etatik 01 etara : MC PAF! Patxokin – PAF! DJak gau guziz Aloé Vera & CinDJ’rella, Sankara Ostatua, Blanc et Bleu, Kubata ostatuetan
Pisa-Xutikak salgai egun guziz Patxoki Ostatuan, POINT8n, Pena Patxondo / Tee-shirtak salgai Point8-n + banderolak etxeen aintzinan

SEXISMOARI STOP !
PAF – Association PAF! Elkartea (Pour une Alternative Féministe!)  – Bayonne / Baiona – www.pourunealternativefeministe.org

Baionako bestak euskotan !

BaionakoBestakEuskotan1!

Besten denboran, eusko sarean diren Baionako komertsantengana joan zaitez, zure tragoa euskotan ordaintzeko ! Baionako bestetan euskoa onartzen duten ostatu eta jatetxeen zerrenda hemen duzue:

BaionakoBestakEuskotan!

Hortarako, euskoak izan behar dituzu sakelean kutxarentzat ! Ez ahantz aldagune batean zure aldaketa egitea, besten denboran euskoak zurekin ukaiteko. Besten denboran Eusko aldagunea Patxokin izanen duzu eta euskoak aurkitzeko aldagune bakarra izanen da. Elkartearen talde eta laguntzaileek dute animatuko erakusmahaia. Baiona Ttipian kokatua da, Tonneliers karrikan, 23 bis-ean. Ordutegia : asteazkena-osteguna-ostirala 12 :00-tik 8 :00-ak arte & larunbata-igandea 12 :00-tik 18 :00-arte.

Aurten ere, kalitatezko janaria eskainiko da Baionako bestetan, Laborarien Xokoaren bidez. ELBko laborariak azkarki mobilizatuko dira tokiko laborantxaren aberastasunak ezagutarazteko giro hoberenean.

Laborarien xokoa

BaionakoBestakLaborarienXokoa

Hirugarren aldikotz idekiko da Laborarien Xokoa, Xaho kaian, Baionan. Aurten uztailaren 29tik agorrilaren 2rat iraganen dira bestak. Fama handia hartua du ELBk antolatu janari guneak, janari aparta, prezio xuxenak eta giro ona direla arrazoi nagusiak.

Laborantza herrikoiaren promozioa egin nahi du lehentasunez Laborarien Xokoak. Ondorioz, ipar Euskal Herriko etxaldetan ekoiztu produktuz osatua da osoki eskaintza. Aurten ere ahotik ezin utzia den etxeko burgerrak Xiberoko behi haragi xehatua, Lapurdiko tomate eta entsalada, Hazparneko ogia eta Baxe Nafarroako eta Xiberoko etxe behi gasna ukanen ditu osagai.

Orotarat 40 bat etxaldetatik eta hamabost bat enpresa ttipi edo kooperatibatik (Axuria, Belaun, Azkorria, CLPB, Garro, Krakada, okindegiak…) atera ekoizpenak baliatuko dira bost egunez, milaka jenderen elikatzeko. “Eskaintzen duguna zinez gure etxaldetarik atera dadin nahi dugu. Hemen berean ekoiztua denarekin, hainbeste jenderi janaria zerbitzatzea posible dela erakutsi nahi dugu. Gure kalitatezko ekoizpenen ezagutarazteko manera da eta beste batzuei bide berdinaren segitzeko ideia ematea da helburu”, dio Panpi Sainte-Marie, ELBko idazkari nagusiak Laborarin eginiko artikuluan.

Egia inspirazio bide izan dela proiektu hau, besta ala ostatu zenbaitetan etxeko burgerrak usu ikusten baitira gaur egun, herriko besta batzuetan ere Laborarien Xokoaren iduriko guneak sortu dira berriki, kontzeptu onaz baliatuz. Baionako Herriko etxeak ere bide hau jorratu du etxe ekoizpeni tokia egiteko beste gune batean.

Aurten bigarren aldikotz Idoki elkartekoak haurren eguna kari antolatu animazioetan izanen dira. Janariaz eta laborantzaz tailer ludikoak eskaintzeaz gain, Poterne guneko piknikaren antolatzaile dira. Han ere etxaldetarik atera ekoizpenak dastatzen ahalko dira, haurren egunari egokituak.

Aurten 300 laguntzailez goiti bilduko du bost egunez lanean aritzeko, gehienak sindikatuko laborariak, baina ere gogo onez lehen urtetik etortzen diren lagun eta sostengatzaile batzu. “Denak gogo onez etortzen dira, gertakaria plazerekin igurikatzen dute nahiz egun luze eta dorpeak diren. Ostatuaren gibelean ere besta giroa da baina profesionaltasun eta ardura handiz ari dira laguntzaileak, zinez eskertzekoa da”, ohartarazten du Panpi Sainte-Mariek.

Patxokin Euskal Kantuen topaketa eta ogitartekoak eguerdi guziz 

fete

Baionako Besta Alternatiboen Hitzorduak

BaionakoBestak

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).