Alternatiba Bilbon, 15 000tik goiti

Larunbatean, urriaren 24an, arratseko 20:00tan bururatu da hitzaldi hunkigarri batekin Alternatiben Herria ekimena, Euskal Herriko 5. garren Alternatiben Herria.
Alternatiben Herriaren ordezkariek azpimarratu dutenez, “ekimen guztiek izan duten parte hartzea handia izan da" eta "bestelako eredu sozial eta ekonomiko baten aldeko borrokaren lehen urratsa besterik ez da izan Alternatiben Herri hau".

Euskal Herriko 5. Alternatiben Herria, Bilbon

Alternatibak dituen herria bizirik den herria da. Horren irudikatzeko asmoz heldu den 2015eko urriaren 24an Alternatiben Herria ospatuko da Bilbon, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak proposatua eta Parisko COP21ri begira 10, 100, 1.000 Alternatiben Herri antolatzeko deiari erantzunez.
Aldarrikapen eta ospakizun eguna izanen da, egunerokoan bizia emaiten diguten hamaika proposamen handi eta ttikiren erakusleihoa. “Bizitza burujabea eskubidea osoz” izanen da Baiona, Zokoa, Donostia eta Donibane Garazitik landa Euskal Herrian antolatua izanen den 5. Alternatiben Herriaren leloa.

Ehun milaka, klimaren alde!

Alternatibarekin, harrigarria den herritar dinamika bat martxan da. Klima mugimendu haundi baten eraikuntzan, egiazko trantsizio sozial eta ekologiko baten martxan ezartzen eta jendarte humanoago, jasangarriago, zuzen eta bidezkoago baten eraikuntzan bere ekarpena egiten du. Jadanik 380 000 pertsonatik goitik parte hartu dute Alternatiba Itzuliaren etapa batean, edo Alternatibetan (aldaketa klimatikoari aurre giteko alternatiben Herrixketan), joan den 2013ko urriaren 6etik geroz.
Mobilizazioak jarraitzen du, urriaren 10 eta 11ko asteburuan Alternatiba Garazi-rekin, eta urriaren 24an, Alternatiba Bilborekin.

Gerorik ez da

Mundu mailako energia krisiaren aurkezteko 35 minutako bideo pedagogiko bat euskaratu du Argiak.
Mundu mugatu batean mugarik gabeko hazkundea oinarri duen sistema politiko eta ekonomikoaren ezinak azaltzeko arras lagungarria.

2 000 manifestants pour la résolution

Samedi dernier, près de deux mille manifestants ont dénoncé dans les rues de Saint-Jean-Pied-de-Port, l'opération policière du 7 juillet dernier à Ossès.
Sur la banderole principale en tête de cortège on pouvait lire "Non à la répression, oui à la résolution" et les prises de parole diverses appelaient les acteurs politiques, élus et citoyens à prendre leurs responsabilités dans le processus de résolution.

Kazetaritza ez da delitu !

Bere lana egiten zuelarik, poliziek bota dioten “flash ball” tiro baten ondorioz zauritua izan den Jojo Bidart kasetariak jakin arazi du poliziaren kontrako salaketa bat pausatu zuela. Badu zonbait urte jada Seguritateko deontologia Komisio Nazionalak flah ball arma horien erabilpena kritikatzen duela eta harrigarriki eta neurriz kanpo erabiliak izan direla dio Irulegiko irratiko kasetariak.
174 kasetariek, gehien bat Euskal Herrikoak, sustengua adierazi diote Jojo Bidart-i, batere egokiak ez diren eta kasetarien lana trabatzen duten poliziaren jokamoldea salatuz.

Batera, 12 mois pour convaincre, 12 mois pour gagner

La pateforme citoyenne Batera voit dans les 12 prochains mois l'occasion d'obtenir la première reconnaissance institutionnelle du Pays Basque Nord. L'implication de tous sera nécessaire pour que le Pays Basque Nord soit reconnu symboliquement et institutionnellement, pour arracher une structure permettant de gouverner notre territoire, pour permettre à Iparralde d'être plus fort, de gérer les compétences de façon solidaire et d'avoir des financements augmentés.
La campagne commence maintenant ! Il faut profiter de l'été pour discuter, argumenter et prévoir les réunions par secteur géographique pour être prêt à la réunion 17 septembre à 19h00 à Hasparren au Centre Elgar qui sera importante dans le cadre de la mobilisation en faveur de l'intercommunalité unique Pays Basque.