“Herriak bizi behar du!”

BIDEOA - Euskal herrian, borrokan ibili diren gudarien oroitzapenez Nafarroaren egunaren bezperan Baigorrin, margolan bat estreinatu da.
"Inportanteena da, zergatik engaiatu diren gazte horiek momento batean. Helburuak argi ziren: Euskal Herria ezagutua izan dadin, Euskara atxikia izan dadin, lurra ez dadin saldua izan. Helburu horiek beti hor dira. Lan eta borroka hori beti segitu behar da. Manerak aldatzen badira ere, aintzina segitu behar da. "Herriak bizi behar du" (margolanaren mezuak) oraikotasuna badu." (...)

Egunez egun…

21 avril - 3 mai : première session du programme Famili’on egonaldia destiné à développer la pratique de l’euskara en famille (séjour itinérant de Baigorri à Lesaka, en passant par Arbona et Orio). 22 avril : Arrate Isasi-Isasmendi du centre de recherche Iker démarre à Baiona une recherche pour comprendre le processus d’apprentissage de l’euskara dans un contexte multilingue chez l’adulte et chez l’enfant. (...)
19 mai : Selon le préfet des Pyrénées-Atlantiques, les communes en zone tendue constatent une forte augmentation de déclarations de résidences principales destinées à contourner la mesure de compensation des meublés de tourisme. 20 mai : Alda occupe à Hendaia un appartement dont le propriétaire a fait signer un bail frauduleux à un travailleur en CDI afin de faire de la location saisonnière à la période estivale, qui plus est sans autorisation de changement d’usage. (...)

Ipar Euskal Herriko ikasleen %67k ez dute harremanik euskararekin

Berria.eus-etik - Ipar Euskal Herrian eskolatuak diren ikasleen %66,9k ez dute inolako harremanik euskararekin. Hala erakusten dute Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritzak 2024-2025eko ikasturterako eman dituen datuek. Ama eskolatik lizeora bitarteko mailetan 52.367 ikasle izanen dira aurten orotara, eta frantses elebakarrean arituko dira horietako gehienak.
Euskarazko irakaskuntzan doi bat datu hobeak badira ere, azken bost urteetan ez da sumatu funtsezko bilakaerarik. Bai sare publikoan eta bai pribatuan, ama eskolan euskara hutsean aritzeko hautua egiten dutenak gero eta gehiago dira, eta, lehen mailan, elebiduna emendatu da. Ikastoletan, bigarren mailan ikusten da emendatzerik handiena. (...)

Plazara-Emun: mugaz gaindiko hitzarmena euskara biziberritzeko

Iparraldean eta Hegoaldean euskara biziberritzeko indarrak batzeko hitzarmena sinatu dute Plazarak eta Emunek. Euskararen biziberritzean erreferentzia diren bi kooperatibek mugaz gaindiko hitzarmena sinatu berri dute elkarren esperientzia eta ezagutzak partekatzeko helburuarekin.
Elkarlanerako hitzarmenak epe luzerako lankidetza ikuspegia landu nahi badu ere, bi erakundeek zehaztu dituzte 2025erako lehentasunak, eta hala, dagoeneko aurreikusi dituzte aisialdian eta kirolean erakunde bakoitzak dituen praktikak elkarbanatzeko eta euskaldun kopuru txikia dagoen eremuetan euskararen erabileran eragiteko praktiken elkartrukerako beste mintegi bat. (...)

“Ez dugu onartuko herri mugimenduen eta lurraren defentsaren kriminalizazioa”

BIDEOA - Aroztegiko Elkartasun Komiteak aste honetan Elizondon aitzina eraman duen kanpaldiaren balorazio arras positiboa egin du. "2021eko kanpaldian sentitu zen harrotasun berdina sentitu dugu", adierazi dute, eta eskerrak eman dizkiete hurbildu diren herritar guziei. "Bistakoa da desobedientzia zibilia, ekimen demokratiko hori, kriminalizatu nahi izan dela eta hori onartuko ez duen herri bat dagoela hemen".
Ondoko hitzordu garrantzitsua maiatzaren 19an hasiko den epaiketa izanen da, eta epaiketa haste den egun horretan bertan mobilizazio bat eginen da Iruñeko epaitegietan. (...)