Paul Molac pose une question au ministre J.-M. Blanquer

Un groupe de députés a saisi le Conseil constitutionnel pour tenter de réduire à néant la loi sur les langues régionales que le député Paul Molac vient de faire adopter par le parlement.
Cette loi qui ouvre la possibilité d’enseigner nos langues en immersion dans le public, ne plaît pas du tout au ministre de l’Education, Jean-Michel Blanquer. Il l’a montré lors du débat parlementaire en allant jusqu’à parler de « séparatisme ». (...)

Lekarozek bizi behar du: Aroztegia gelditu!

Maiatzaren 15ean Elizondoko plazatik 17:30ean abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia berretsi du Aroztak herri egitasmoak, «Aroztegiko golpe urbanistikoa Lekarozko herria suntsitu eta Baztan osoko bizimodua baldintzatuko lukeen proiektu txikitzailea» delako.
Palacio de Arozteguía enpresak Lekarozen luxuzko hotela, 22 hektareako golf zelaia eta 228 etxebizitza turistiko egiteko asmoaren kontra mobilizatzeko deia luzatua da. «Belaunaldiz belaunaldi eta mendez mende bizirik iraun duen hizkuntza, kultura eta bizimodua desagerrarazi nahi dute hondeamakinak, motozerrak eta indar okupatzaileak erabiliz. Espekulazioan adituak diren promotoreek, zein beren mesedetara dauden ordezkari politikoek jakin dezatela, ez dugula etsiko proiektu hau gelditu artio. Ez garela isilik geldituko». (...)

Corse : alerte sur la nécessaire préservation du foncier

« L'urbanisation en Corse doit rester le reflet de notre identité, de nos choix de développement et de nos véritables besoins de logements. Les terres agricoles ne doivent pas être sacrifiées, elles sont un levier pour une agriculture de production». Le mouvement Core in Fronte alerte sur la "nécessaire" préservation du foncier en Corse. Et choisit pour ce faire la commune de Borgu, désormais banlieue de Bastia, où le nouveau PLU, en cours d'instruction, rendrait urbanisables 60 hectares d'espaces stratégiques agricoles, terres à forte potentialité, officiellement inconstructibles...
Les abertzale corses demandent que le PLU de Borgu soit rejeté en l'état et qu'il soit mis en cohérence avec les grandes orientations du Plan d'aménagement et de développement durable de la Corse (Padduc) qui "aurait dû sanctuariser les terres agricoles mécanisables et irrigables". (...)

Euskal Herriko 650 tontorretan, orain presoak!

Maiatzaren 8an, milaka pertsona Euskal Herriko 650 mendi ezagunenetara igoko dira. Bertan ozen aldarrikatuko dute ondokoa: bakea eraiki, gatazkaren jatorria eta ondorioak konpondu.
Ekimen hori Euskal Herri osoan, Sare mugimenduarekin antolatzen dute Bakegileek. Parte hartzeko eta antolakuntzan laguntzeko, xehetasun guziak jarraian. (...)

Dominique Heguy adiskidea zendu da

Euskal Herriak eta euskalgintzak bidelagun zintzoa galdu dute. Bizibidez irakaslea, Martta bere bizilagunarekin batera, euskararen zerbitzari izan da Dominique betidanik.
Euskararen aldeko langile porrokatua, orenak eta harat-hunatak nehoiz neurtu gabe, Iparralde hontan euskarazko bitartekoen sortzean eta hedapenean beren marka utzi duten militante horietarik izan da Dominique. (...)

“Kapitalismoak baztertutako jendeei alternatiba eskaini behar diegu ekonomia sozial eraldatzailetik”

Beñat Irasuegi ekonomia sozial eraldatzailearen Olatukoop sareko kide da, eta gai hortan geroari begira ikusten dituen erronkak azaldu ditu Argia adizkariaren "Puska dezagun izotza" solasaldi zikloan.
Jarraian Irasuegirekin egin elkarrizketaren bideoa atxemanen duzue bai eta ere datorren erauntsi kapitalistaren aitzinean azken honek azaltzen dituen bost erronkak. "Kapitalismoak bazter utzitako lurralde eta pertsonei ekonomia sozial eraldatzaileak eman badizkie tresnak eta aukerak bizitza bizigarri bat izateko, ea nork desmuntatzen duen gero hori!" (...)

Maiatzak 9, 30 Herri Urrats ttiki

Pandemia ala ez, olatu ala ez, Seaskak bosgarren kolegioa behar du. Larzabaleko Manex Erdozaintzi Etxart, Kanboko Xalbador, Baionako Estitxu Robles Arangiz eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak gainezka dira. Ez da ikastola guzietako ikasleei harrera egiten ahalko 4 kolegio horien artean. Bosgarrena beharrezkoa da. Aurten ezingo denez betiko Herri Urrats ospatu. Aurten ezin dira 50 bat mila pertsona elkartu Senpereko laku inguruan. Ezin da besta handi bat egin.
Baina 30 Herri Urrats ttiki ospatzeko parada izanen da, maiatzaren 9an, igandez, herriz herri. Ez da betiko Herri Urrats izanen, argi da. Baina euskararen eta ikastolen pesta izanen da. Ikastola bakoitzak antolatuko eta komunikatuko du bere egitaraua – eskaintza. (...)