39. Sarako Idazleen Biltzarra 2022ko apirilaren 10 eta 11n iraganen da, Saran. Biltzarra garatu denez orain egun bat eta erdiz iragaiten da Sarako kiroldegian. Aurtengo edizioaren karietara Euskal Herriko Idazleen Biltzarrak apirilaren 10ean igandean, denendako egunean, eta 11n astelehenean, profesionalen egunean, prestatu egitaraua jarraian atxemanen duzue.
Sarako Idazleen Biltzarra antolatu zen lehen aldikoz 1984ko Bazko astelehenez. Hastapenetik xede bera zuen: egun berean, toki batean, Euskal Herrian bizi edo honetaz ari diren idazleen biltzea, euskaldunak izan ala ez.
Gaur egun 150 inguru idazle etortzen dira beren liburuen aurkeztera eta izenpetzera. Biltzar saria ere banatua izaten da.