Nork du nor?
Beñat CASTORENE - Iraileko Enbatan, Eneko Bidegainek, “Nola euskaldundu 40 000 lapurtar berri ?” tupusteko galderarekin hasten zuen bere artikulu inarrosgarria. Izan ere, Gaindegia-ren iritziz, datozen urteetan, 40.000 lagun Frantziatik etor litezke Aturri ibaiaz honaindira.
Aurreikuspena araiz engaina daiteke bainan hau gauzatuko balitz, ez litzateke harritzekoa, iragan urteetan jadanik ikusi dugunaren segida baizik. Enekorentzat funtsezko galdera da : “ea zer aldaketa eraginen dion horrek euskarari ?”