Osasun agintariek kanpoko hazkuntza desagertarazten dute
ELB - 2022an, hegazti gripea ez da sekulan itzali. Frantzia mendebaldeko kasuen emendaketzearen ondorioz, Frantziar estatua osasun egoeraren arrisku "moderatura" pasatzeak hegaztiak barnean atxikitzera behartzen ditu. (...) Ez ditugu obligazio horiek onartzen. Biosekuritatezko arau horiek ez dira gure etxaldeko tamainari egokituak ez eta ere gure ekoizpen modueri. Alta, arau horiek ez badira aplikatuak, zigor haundiak plantan ezartzen ahal dira (ekonomikoak, administratiboak, penalak, etab.).
Akidurak eta etsimenduak ez ditu gure laborariak geldituko. Desagertu ez dadin, gure hazkuntza modeloaren defendatzen segituko dugu, dugun energia kolektiboarekin. Gaur egun agertzen diren erronka klimatiko, ekonomiko eta sozialeri erantzuteko, gure modeloa zentzua duen bakarra baita. (...)