“Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!”
“Hobeki aloitzea eta gutiago eraikitzea, posible da!” da apirilaren 25ean, asteartearekin, 19:00etan Baionako Züzülün eginen den hitzaldi-eztabaidaren izenburua. Apirilaren 1eko etxebizitzaren aldeko manifestaldi handitik zonbait astetara, Bizik, Urritasun zoriontsu eta sortzailearen aldeko mugimenduak, Aldak eta Etxebizitzaren arloko COL kooperatibak, klima nahasmenduarekiko Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren erronkak aztertuko dituzte.
Hitzaldi honek urriaren 7 eta 8an iraganen den Euskal Herria Burujabe ekitaldiaren aitzinean emateko iraganen diren 7 gertakari edo jauziren abiatzea markatuko du. (...)