Euskara korrika bizian
Iragan da 19. korrika, Urepeletik Bilbora, AEK-en alde jende andana mobilizatu duen lasterkaldi erraldoia. Korrikan, lasterka zebilelarik euripean, gogora etorri zaizkidan pentsamenduak partekatu nahi nituzke.
Ofizialtasuna beharrezkoa da, baina ez ote da gutarik bakoitzaren gain euskara zinez eguneroko hizkuntza bilaka dadin? Ez ote genuke gure buruari galdatu behar zer egin dezakegun gure hizkuntzaren alde?