Alderdi politikoen agonia

ALderdienAgoniaFrantses Estatuko sistema politiko osoa agonian dago. Nolabaiteko garrantzia duten alderdi politiko guziak memento berdintsuan krisia ideologiko eta estruktural larri batean murgiltzen ari dira. Seguraski, batzurentzat, agonia horren ondotik, hiltze mehatxua ere aintzin ikus daiteke.

Ezkerrean, alderdi sozialista gaur egun poderearen erdigunean dagoenak azken herriko hauteskundeetan 30.000 hautetsi galdu ditu eta bi urtez 25.000 kide kartadun. Osoki zatikatua da ideologikoki parlamentuko diputatu talderaino eta gobernuraino. Batzuk, halabeharrez, Hollande eta Vallsen politika obratzearen aldekoak dira eta beste zati batek egokiago kausi lezake ezkerreruntz joan litekeen norabide politiko bat.

Beste ezkerreko gehiengoko sektoreak, EELV barne, gobernuari kritika aski argia egiten diote, barne tirabira seriosak ezagutzen dituzten bitartean.

Ezker horren ezkerrean, PCF, Front de Gauche eta NPA alderdiek ez dute batere probetxurik edo etekinik ateratzen gehiengoaren ahulezia kronikotik. Alabainan hiru alderdi hauetan ere barne zatiketak nabarmenak dira.

-Eskuin parlamentarioa, nahiz ta herriko hauteskundeak errexki irabazi, mila pusketan da. Larriki zaurituetan da UMP alderdia, kasik hiltzerainoko agonia batean sartua. Diru eta korrupzio afera judizialen pean dago Sarkozyren agintaldiko geihiegikeriak ezin amortizatuz. 2017ko hauteskundeeri buruzko xefa jauntto ttipien gerla gorri gorrian hasia baizik ez dute.
Aski ez balitz bezala, zatiketa politiko eta ideologiko larria dute liberal europazale zentro eskuindarren eta nazional jakobino kontserbadore porrokatuen artean. Azken hauek nahi dutelarik argiki FN-en espazioan sartu tematika berdintsuak landuz.

Protesta oihua

Front National alderdia justuki geroz ta erro sakonagoak egiten ari da, maliziaz deitzen duen UMPS sistemaren porrota baliatuz. Aburu ikerketa ainitzek jadanik panorama politikoaren ipar orratz gisa daukate, ondoko urteetan poderegune ainitz hartzeko zorian izaiteraino. Halere alderdi ultraeskuindarrak hutsune ainitz ere badauzka. Kuadro politiko arras gutti ditu orain arte bederen eta bere aldeko bozka emaile ainitzek, bozka papera soilik sistemaren protesta oihu gisa baliatzen dute. Ezin daiteke erran bat egiten dutenik FN-en programa politikoarekin edota identifikatzen diren osoki FN-en ideologiarekin. Bainan hurbiltzearen errepika usaia bilakatzen denean, aferak balituzke bere lanjerrak.

Gauregungo Frantziako sistema politikoan alderdi guziak beren konfigurazioan arrisku larrian dira. Herritar ainitzentzat beren interes partikular eta alderdikoiak defenditzeko soilik dira alderdi politikoak. Errepublikako lehendakaria, diputatu eta hautetsi nagusienak izendatzeko barne bozka sistemak arras pikoan dituzte oraindanik, memento berdinean jendarteko kezka nagusienen bozgoragailu izaitearen zerregina eta hauen konponbidearen gakoa galdu dutelarik abiadura haundiz. Ondorioz alderdiek behar luketen sinesgarritasun minimoa galdua dute bozkatzale ainitzen aburuz. Alderdi ezberdinek daukaten beste kezka nagusia Europari buruzko debatean kokatzen da argiki. Gai hunen inguruan barne zatiketa ikaragarriak badira eskuinetik ezker muturreraino. Postura arras antagonistak badira alderdi guzietan Europaren eraikuntzari begira eta horrek lituzkeen ondorio ekonomiko eta sozialetaz.

Eztabaida ideologiko eskasa

Gure egunerokoari buruzko aterabideak ezin irakurtze edo ulertze horrek alderdi politikoeri buruzko mesfidantza haunditzen eta larritzen baizik ez du herritar xumeengan. Alderdi  politikoak soilik enpresa politiko gisa ikusten ditu, bakarrik interes alderdikoiak defenditzeko gai direnak. Iduritzen zait oraino duela 30 bat urte alderdi politiko ezberdinak gai zirela  beraien doktrina plaza publikora, eztabaidagune ezberdinetara zabaltzeko. Iraganeko kontua bilakatu da, alderdiak hertsituz joan dira urtetik urterat. Alderdieri buruzko enbeia edo  apetitua mendratuz joan da. Alta, adibidez Europaren eraikuntzaz, ekologiaz, herri eta hizkuntzen kokapenaz edota ekonomiaren zereginaz eztabaida ideologikoa sakontzea izan daiteke gakoetarik bat gerorako alderdi edo mugimendu berritzaileak bultzatzeko orduan. Zoritxarrez ez dira (gira?) oraindik hortan gaur egun. Frantses alderdi politiko nagusienak amerikanizatu dira ohartu gabean.

Alderdi politikoak soilik enpresa politiko gisa ikusiak dira,
bakarrik interes alderdikoiak defenditzeko gai direnak.
Iduritzen zait, oraino duela 30 bat urte,
alderdi politiko ezberdinak gai zirela
beraien doktrina plaza publikora,
eztabaidagune ezberdinetara zabaltzeko.

Oihal etxe haundi eta bitxi batzu bilakatu dira, azpian taldetxo eta aldarrikapen arras ezberdin eta ezberdinduak aterbetuz. Hauteskunde programa edo helburu bakartzat daukate taldetxo eta aldarrikapen batzutan antagoniko horien geihiketa abila hauteskunde bakotxa irabazteraino. Podere gunerat helduta, iraunkortasun izpirik ezin dute lortu, konfusio osoan direlako hauteskunde gehiengo eta funtsezko oinarri politikoaren artean. Zaila da erraitea edo asmatzea zer aterako den gauregungo momentu kritikotik. Zaila da pentsatzea agian krisia hortarik aro berri bat, alderdien aro berri bat sortuko dela halabeharrez.

Pentsa daiteke ere, eskema beltz  hortarik kanpo dagoela Ipar Euskal Herria, guttiago inpaktatua dela agian. Behar bada bai, behar bada ez… Edozoin gunetan izanki, egoera eta aldarrikapen espezifiko bezain globalak eskeintza araberakoa behar luke izan. Bainan begi bixtakoa denez, jendarteak eta sozietateak funtsez aldatuz doazela, iraganeko eta zaharkituak  diren eskeintza politikoak ere, hein  berean aldatuz eta berrituz joan beharko lirateke. Molderik hoberena agian galdera horri erantzuteko, beti bezala galdezkatze kritikoan (autokritikoan) kokatzen da: gure instituzioetaz, bizi kuadroaz, herri eta europar ikuspegiaz, alderdi politikoen leku eta zereginaz. Sans parti pris?

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).