EH ubela ?

Abendoaren 20an, ezkerreko abertzale hainbatek lehenetsi dute erabakitze eskubidearen finkatzea español Estatuan, independentzia griña Euskal Herrian behin ta berriz oihukatzea baino.
Bada hor zer pentsa eta zer nola jokatu geroari begira.

Engaiamendu bideak

Eskualde hauteskundetan hautagai izaiteko engaiamendua hartu dut. Abertzale ez den ezkerreko zerrenda batean nere burua kokatu dut euskaldun, ezkerreko eta abertzale gisa.
Engaiatu naiz abertzale eta sozialista gisa sinesten baitut beharrezkoa dela sustengatzea eta lehenestea ekonomia sozial eta solidarioa bere forma guzietan : insertzioa, elkarte bizia, ekonomia partehartzaile zirkularra eta kooperatiboa bultzatuz.

Euroeskualdetik

Aldaketaren aldeko lau alderdiek (Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra) osatu gobernuak desmartxa politiko berriari eusten dio. Bide hortan urrats garrantzitsu bat gehiago egin du Uxue Barkosen gobernuak EAE/Akitania euroeskualdean berriz sartzea galdatuz.
Euroeskualdeak bere ahalmenetan baditu hainbat giltza eta programa Euskal lurraldeen garapenerako. Zergatik ez giltza eta programa horiek aktibatu herri ikuspegi batetik ? Udalbiltzak adibidez urratsa eman du “Mugaz gaindi Europatik Euskal Herrira” azterketa lana bultzatuz eta plazaratuz.

Visca Catalunya ?

Behako guziak Kataluniarat itzuliak ziren irailaren 27 hontan. Ikusmin haundia sortua zuten hauteskunde autonomiko aintzinatuek. Independentziaren aldekoek Generalitateko parlamentuko gehiengoa segurtatu badute ere, boz kopuruan ez dute %50-a gainditu.
Zein izanen da Madrilekilako harremanen geroa?

Izan ala ez izan

Europak sekulan baino desafio haundiagoak dauzka altxatzeko: Greziako eragozpenak, lan gabezi endemikoa, imigrante uholdearen kudeatzea etab. Arazo horiek nola kudea Europa ez baldin bada, orain den bezala, bere partaideen berekoitasun eta zikoizkerien soma baizik?
Hara aterabidea.

Aldaketa Nafarroan

Nafartar guzientzat eskubide zibil, politiko eta sozialak lortzea, enplegu berriak eta sustapen ekonomikoa bultzatzea, herritarren parte hartze demokratikoa eta etika politikoa pratikan emaitea aipa daitezke lehentasunezko erabaki gisa.
Hauteskunde kanpainako goiti beheitiak pasa eta, lau alderdiek negoziatu gobernu egitaraua aztertzeak baikor eta itxaropentsu atxikitzen gaitu.

Is Euskadi different ?

Joan den hilabeteko zenbakia agertuz geroztik, maiatzaren 24-ko hauteskundeen emaitzek konkretizazio politikoa izan dute Hegoaldean: auzapezen eta herrietako exekutiben hautatzea, foru batzar eta parlamentuen lehendakarien izendatzea, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren bozkatzea. Gelditzen diren bakarrak: Araba eta Bizkaiko ahaldun nagiusien eta Nafarroako gobernu buruaren izendatzea.
PNV-en lorpenak azpimarragarrriak dira. Zer erran nahi du zentro-eskuineko alderdi abertzalearen nagusitasun horrek? Zergatik da Hego Euskal Herria beste lurraldeak ez bezalakoa?

Orain bai!

Joan den maiatzaren 24eko hauteskundeak direla eta, Nafarroako herritarrek bozken ariketa libre eta demokratikoa errotik baliatu dute lurralde historiko horren egiazko argazki eta nahikeria finkoa adierazteko.
Aldarrikatu dute ozenki iraganari bizkar emaiten ziotela eta tematuki geroari begira itzuliak zirela.

Nafarroa arraroa

Udal eta foru hauteskundeak ospatuko dira maiatzaren 24-an EAE-n eta Nafarroan. Begi guziak Nafarroara so daude, ea aldaketa etorriko den UPN-n agintaldi eskandalagarriari bukaera emaiteko.
Hona nola aitzin ikusten dituztan 24-eko Nafarroako gobernu hauteskundeak.