Ulertu
Jada 5 000 BAI!
5 000 lagun bildu dira Baionako karriketan joan den larunbatean «Estatus bat lurraldearentzat, Estatus bat hizkuntzarentzat» lema pean. Lema berdinarekin beste milaka lagun elkartu dira Montpellier herrian, Korsikan - Ajaccion edo Bretainian – Carhaix herrian! Iparraldean, leloa egokitua izan da euskararen koofizialtasuna aldarrikatzeko eta Euskal Herri Elkargoaren alde.
Azken 225 urteak kontutan harturik, hirugarren aldia da bakarrik aukera erreal bat badela ezagupen instituzional baten lortzeko, tokiko kudeaketa tresna bat plantan jarriz. Frantses iraultzaren biharamunean, Garat anaien iniziatibaren ondotik, 1981an Mitterrand-ek hitz emaite eta hitza jatearen ondotik, horra orain hirugarren aldikoz aukera historikoa, Batera Karabanak pedagogikoki landuko duena Iparraldeko herri guzietan.