Ulertu
Ehun milaka, klimaren alde!
Alternatibarekin, harrigarria den herritar dinamika bat martxan da. Klima mugimendu haundi baten eraikuntzan, egiazko trantsizio sozial eta ekologiko baten martxan ezartzen eta jendarte humanoago, jasangarriago, zuzen eta bidezkoago baten eraikuntzan bere ekarpena egiten du. Jadanik 380 000 pertsonatik goitik parte hartu dute Alternatiba Itzuliaren etapa batean, edo Alternatibetan (aldaketa klimatikoari aurre giteko alternatiben Herrixketan), joan den 2013ko urriaren 6etik geroz.
Mobilizazioak jarraitzen du, urriaren 10 eta 11ko asteburuan Alternatiba Garazi-rekin, eta urriaren 24an, Alternatiba Bilborekin.