(P)ost (S)criptum
Ulertu behar duzu memento batez, uko eta hitz jate guziak lerrokaturik, ohartuko zirela zu ere, PSko laguna, zure alderdia dela agertzen, zaukula agertzen, estatu zaharkitu, zentralista, kontserbadore eta kasik monarkista baten azken gotorleku gisa.
Zer mila demontreko ezin ikusizko hari ba ote da azken 224 urte hauetan, hain konstantzia haundiz ukatzeko hemengo herritarreri beren geroaz erabakitzeko funtsezko eskubide xinple hori ?