Nafarroan 1515 desegin?

nabarralde1515ean Gaztelak (Castillak) Nafarroa ofizialki beretu zuen. Ekainaren 11an Burgosen, Fernando Katolikoaren manuz, Gaztelako Gorteek euskal erresuma Gaztelako koronari lotu zuten, haren peko ezarri ; hots, berena ez zuten ondasuna beren erregeari eman zioten: ohointza garbia, lapurketa hutsa, hitz eta paper ederrez estalia, dinastia aldaketa soil bat bezala aurkeztua. Horrela Nafarroaren etorkizuna zinez aldatu zuten, desbideratu, eta zuzen urraketa horren ondorioak mendez mende jasan beharrak zituen.

Egiaz, dena 1512ko udan erabakia izan zen armen indarrez. Uztailaren 19an, Arabako Agurain (Savatierra) aldetik, Albako duke famatua Sakana ibarrean sartu zen hamar bat mila gizonekin, horietan sartaldeko euskaldun andana bat, ezen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Durango aldea 1200 iritik Gaztelako erregeen mende zeuden, haiek maltzurki bilduak, batean armez, bestean gezurrez. Uharte-Arakilen nafarren armada txiki bat garaiturik 21ean, Alba berehala Iruñerantz aitzinatu zen. Erresumako buruzagi legitimoek –Katalina erregina zuzenak eta Joan Albret / Labrit errege kontsorteak– hiria utzi behar ukan zuten eta Bearnora ihes egin, jaurerri subirano hori ere berena baitzuten, Nafarroatik aparte. Iruñe Beaumontar gaztelazaleen esku zegoen, beraz horiek ateak Gaztelako armadari zabaldu zizkioten. Gainera Nafarroa zinez ahuldurik utzia zuten Agaramontar eta Beaumontarren arteko guduka luzeek.

Erronkariko ibarrak ihardokiko du irailaren hiruraino, Tuterak bederatziraino. Gaztelako armada Baxenabarren sartzen da Monjoloseraino, Donibane-Garazi hartuz artean. Lurralde hori ere Nafarroa da, eta Fernando Katolikoak euskal erresuma osoa beretu nahi luke.

Anartean zer ari zen Frantziako erregea, Louis XII ?

Nafarroaz baino axola gehiago zuen Italiako Milano aldeaz, eta hor gaindi Ravennako guduka irabazi berri zuen, apirilaren 11an. Fernandok eskuak libre zituen nahi zuenaren egiteko. Agerian dago aukera ongi baliatu zuela : zinez abilki jokatu zuen, itxura guziak ederki salbatuz, zimino ziniko zahar batek bezala, Aita Sainduaren agian gezurrezko babesa ere beretuz, Nafarroako errege-erreginak heritikoak zirelako aitzakian : protestantik ez zen oraino.

Eta orain arte ber haritik, Espainiako buruzagi gorenak Nafarroari begira ziminokerian maisu agertu dira beti.

Batetik etengabe 1515eko anexio bortitza berdinen arteko hitzarmen libretzat saltzen dute ; bestetik eta urrats berean, zazpi ahalak egiten dituzte Nafarroa Garaia Euskal Herritik kentzeko, Axularren beste sei lurraldeetarik baztertzeko, ahal oroz haien aurka bulkatzeko. Luzaz sartaldeko hiruez baliatu dira nafarren aitzi. 1936an alderantzizkoa egin dute, Nafarroa Garaia Euskadiren aurka bilduz, parte handi bat bere nahiz, baina gezurrez galkatua.

Holaz Espainiako gerla zibila euskaldunen artekoa izan zen ber denboran : urraketa handia utzi du bi belaunaldiz.

Espainiar nazionalistek laguntzailerik ez dute sekulan eskas ukan Nafarroan. Orain arte unionistek nafarren hizkuntza ere ahal oroz baztertu dute, zokoratu, guzien altxorra izan behar lukeelarik politikako zatiketen gainetik : norbereganako herra itsu, gorroto zital hori zinez bitxia zait, ulertezina.

Horrek bederen atzera egin duke azken hauteskundeetan.

Antza denez, emaitzek euskararen aldeko politika normalago bati ateak ireki dizkiote.

Halaber beste bi euskal auzoekiko –hots Baskongadak eta Iparraldea eskualdeekiko— harreman egokiago batzuei bidea zabaldu, orain arte Nafarroako buruzagiek hizkuntzari bezala beste baskoiei bizkarra eman baitiete. Ber denboran, Nafarroako jendeari demokrazia gehiago zor zaio, diru publikoaren eta pribatuaren arteko nahasketa gutiagorekin bereziki. Eta gerokoak geroko. Gehiago erratea, igarlegoan sartzea litzateke : lan arriskutsua. Nafarroari denbora pixka bat utzi behar diogu, merezi baitu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

One thought on “Nafarroan 1515 desegin?

  1. Mendebaldeko hiru probintzietan EAJ nagusi; Iruneko alkate berria abertzalea da; Nafarroako presidente berria emakume eta euskal abertzalea; Gasteiz eta Irunaren artean laguntza eta kooperazio gehiago. Laster beharbada Euskadi Nafarroa eta Akitania euro herrialdea. Nafarroa mende askotako sasi loalditik ateratzen ari delako seinaleak.

Comments are closed.