Iritzia
Lurraldez lurralde
Sozializtak askotan berrikuntza eta esperimentazioaz mintzo dira. Bainan hitzetarik ekintzetarat bide luzea dela dirudi.
Denak oroit dira Jospin-ek zein aitzaki erabili zuen Iparraldeko departamenduaren eskakizunari ezetz erraiteko : hemengo hautesien gehiengoa ez zela alde. Orain berriz, gehiengo hori alde izanez, Lebranchu-k joan den astean adierazi du Euskal Herriko lurralde kolektibitate batek antolakuntza administratiboa sinpletzeko ordez konplika lezakeela, daudenen gainera beste erakunde bat gehituz. Gezur eta intokzikazio hutsa : nehork ez du Pyrénées-Atlantiques departamenduaren barneko beste egitura bat galdatzen. Guk geure lurralde kolektibitate berezia nahi dugu, oraiko departamendutik behex. Hori Lebranchuk edo Vallsek arras untsa badakite.

by
by
by
by
by
by
by