Iritzia
2017ko Aberri Eguna
Urte hastapen hontan, Iparraldeko herri elkargoaren sortzea lorpen haundia izan da, aspaldi danik eskatzen dugun ezagupen instituzionalaren nolabaiteko lehen urratsa. Bainan nihundik ere abertzaleen helburu eta eginbidearen jomuga. Askoz ere urrunago joan nahi dugu. Urrunago joan nahi dugunez, deplauki azaldu behar dugu eta jendea konbentzitzen segitu. Urrunago joan nahi dugunez, gure buruarengan konfiantza indartu behar dugu eta euskal bidea hartzeko herritarren gogoa piztu eta hedatu.
Ez ote dugu aurten Iparraldean Aberri eguna kari agerpen politiko eta mobilizazio indartsua antolatzen ahal, militante belaunaldi desberdinak elkartzeko, borroka alor eta aldarrikapen sektorialak gurutzatzeko, elkarri indarrak emaiteko ? (...)