B.A.B. : 460 bizikletarik estreinatzen dituzte mundu berriko bizikleta bideak.
Igande honetan, uztailaren 5ean, 460 bizikletarik estreinatu dituzte BAB etorbideko eta RD810eko koronapista deitu behin behineko bizikleta bideak, bai eta ere Bizi! eta Txirrind’Ola elkarteek eraman hainbat mobilizazio eta aldarrikapenen fruitua den Baionako Paulmy etorbidean den behin betiko bi-norabideetako bizikleta bide berria.
Bizi! eta Txirrind’Ola elkarteek iraileean beran, BABko auzapezekin eta Mugikortasunen Sindikatuaren lehendakariarekin topatzerat galdegiten dute Bizikleta Planari buruz bai eta bizikleta elkarteen eta gai horretaz ari diren zerbitzu ezberdinen arteko elkarlana hobetzeko plantan emaiteko prozedura bati buruz elkarrizketatzeko. (...)