Jakesen lana, Euskal Dantzarien Biltzarrean
Henri Duhau - Enbatako Adiskideak, doluminik bizien-bizienak, Jakesen joaiteak sekulako inarrosaldia eragin du gure bihotzetan baina ere Euskal Herri guzian.
Nahi nuke neure lekukotasun xumea erantsi media horiek guti aipatu duten gaiaz: Euskal Dantzarien Biltzarrean Jakesek egin duen lan bikaina 1976ean elkarteburu ezarri genuenetik. Egia da jadanik osasun arras onean zebilela elkarte hau bospasei urte lehenago sortua, baina Jakesek eman zion zabaldura indartsu bat Oldarra taldea lagun. (...)