Mila aurpegiko borroka

Hartzea Lopez Arana

Badirudi azpiegituren metatzea biziraupen kontua dela mundu kapitalistaren gutxiengo ultrarentzat. Testuinguru arranguratsuaren gainetik, ongizate komunaren aldeko militanteen alorrean, antolaketa eta ekintza moldeak indartzen doaz. Halako mobilizazio eta gertaldietatik irakaspenik ateratzerik bada, sistemaren gurpiletan benetako makilak jartzeko ausardia eta irudimena bizkortzean datza.

Urriak 21 eta 22. Oraingoan, Castres et Tolosa lotu nahi lituzken autobidearen obrak geldiarazteko deira goaz. Enpresa batzuen mesedetan eta biziaren kaltetan eraiki nahi duten hamaikagarren proiektua. Sentsibilizazio kanpainak, helegite juridikoak, gibelatze eta erreferendum eskaerak, zientifikoen iritziak, ekintza zuzenak… gaurko egunean denak alferrik izan dira. Kontra dagoen gehiengoak Estatuaren autoritateari men egin beharko lioke, uraska erraldoien, abiadura handiko trenaren edo harrobien kasuetan bezala. Badirudi azpiegituren metatzea biziraupen kontua dela mundu kapitalistaren gutxiengo ultrarentzat. Eta mekanika politikoa ongi olioztatua dute: faboritismoak eta presioak administrazioan, hazkundeari, demokraziari eta kalte-ordain neurriei buruz ele gezurtiak, eta mehatxu ekoterroristaren ustezko eragileentzat, debekuak eta tropen bidalketa masiboa.

Testuinguru arranguratsuaren gainetik, ongizate komunaren aldeko militanteen alorrean, antolaketa eta ekintza moldeak indartzen doaz. Notre-Dame-des-Landesetako ondarea eta Sainte-Solineko bateragunea ipar, belaunaldi gazteak dinamika bere egiten du. Bai, jazartzen den natura gara. Asteburu batez, laborari solidario baten zelai hutsa kanpamentu-base koloretsua bilakatzen da, karpa, kantina eta haurtzaindegi, biltzar, kontzertu eta mitinekin. Talde batzuek errepresioari eta biolentzia sexistei nola ihardetsi behar zaien jakiteko informazioa banatzen dute. Toki askotatik datozen milaka pertsona gurutzatzen ditugu, onginahi eta determinazio giroetan. Eta manifestaldi desberdinak une berean osatzekotan direlarik, bakoitzak hobeki komeni zaiona hautatzen du: familiarra, ofentsiboa, bizikletaz, bertako biotopoaren bisita egiteko, etab. Elkarrekin hartzen dugu abiada helikopteroen burrunba geldiezinaren pean, bereizten gara gero eta arratsean berriz eginen dugu topo, lehen bilanentzat.

A69aren kontrako mobilizazioa

Mobilizazio herrikoi horietan, batasun, indar eta dibertsitate sentimenduak azkarrak dira. Manifestaldietatik batek mundrunaz estaltzeko suntsitu nahi duten etxalde desjabetu bat bereganatzen duelarik, inurritegia da berehala aktibatzen, fanfarre baten doinuak lagundurik. Garbiketa, arramoldatzea, apainketa eta barrikadak, batzordeen eraketa eta otordu inprobisatuak, eta lekuko elkarteen bozeramaileen emozioa agerian, etorri diren guztiei eskerrak emanez, denen artean borrokari hats berria eman baitiogu. Macronen eta alderdi sozialistaren ministroek nahi dutena erranen dute, ZADak gune alaiak eta bateratzaileak dira.

Baina dena tinkatzen da robot urdin ilunen etorrerarekin. Makilak, gas negar-eragileak, granadak, gomazko pilotak eta ibilgailu blindatuak. Eraso horietara ohitua dagoen manifestarien gehiengoak daramazkin babeskiak gauza gutxi dira armamentu konbentzionalari buru egiteko. Erretretak edo erregaien prezioen igoera salatzeko manifestaldietan, hala nola autoan zihoan gazte baten erailketan, gobernua bere herritarrak zauritzeko, hiltzeko prest ageri da. Uniformez jantzi indarrei bost axola zaizkie beroketa klimatiko ebidentea, GIECen gomendioak. Eta – elkarrizketa egiazki abia dadin – baretze eta obren gelditze galdekizunen aitzinean, prefetek etengabe probokaziora jotzen dute, lanen lasterrago joanarazteko erabaki faltsutuak hartuz.

Asteburua itxaropen eta herra artean bukatzen zaigu. Auto partekatzeak antolatzen dira, karpak biltzen. Halako topaketen antolatzeko boluntarioen esfortzuak miresten gaitu, eta aldi berean boterean direnen biolentziak astintzen. Datozen hitzorduak markatzen ditugu agendan, hemen eskualdeko koordinazioa, han manifa, aukerak oso zabalak dira. Kanpamentuaren lau bazterretan jendarmeek jarri kontrolen saihestea da azken zeregina.

Halako gertaldietatik irakaspenik ateratzerik bada, sistemaren gurpiletan benetako makilak jartzeko ausardia eta irudimena bizkortzean datza. Ekojestuak eta bestelako alternatiba proposamenak beharrezkoak badira ere, engoitik bukatu da erdipurdiko neurriak galdetzeko garaia. Itzultzeko bidean, lehentasunezko helburua lokalki irabaztea dela errepikatzen diogu elkarri, eta beharbada datorren hordagoa Bouygues multinazionala Marieniako lurretatik kanporatzea izan litekeela. Behar bezala presta gaitezen.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).