Battittu Coyos, Euskaltzaina
Artikulu honen helburua da lehenik laburzki erakustea zertan den euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, bereziki botere publikoek egiten dutena eta egiten ez dutena azalduz. Bestetik, ikustea nola Euskal Hirigune Elkargo berriaren (Euskal Elkargoa) sartzea joko horretan, parada baliagarria izan daitekeen urrats garrantzitsu bat egiteko euskararen berpizteko bidean.
Bistan da, euskara bezalako hizkuntza guttitu baten aldeko hizkuntza politika neurtzen dugunean, botere publikoen ekintzak ez ditugu bakarrik aztertu behar, baina bai ere beste partaideenak: militanteenak eta elkarteenak (gobernamenduz kanpoko erakundeak), eragile sozio-ekonomiko-kulturalenak, hizkuntza-komunitateenak berak, etab. Hots, oro har, gizarte osoan hizkuntza minorizatu horren alde egiten den oro eta egiten ez dena ere. Gehi legezko testuingurua, hizkuntza arloko legeria edo ez den legeria.
Euskararen oraingo egoera zenbaki batzuen arabera
Gai horri interesatzen zaionak badaki euskararen egoera aski latza dela Ipar Euskal Herrian, nahiz hizkuntza politiko publiko bat garatu den, bereziki Euskararen Erakunde Publioaren bidez (EEP) 2006tik geroz. Ditugun zenbakiak ez dira onak.
♠ VI. Inkesta Soziolinguistikoa 2016. Nahi ala ez, euskaldunen kopuru orokorra apaltzen ari, etengabe: 1996n euskaldunak biztanleriaren % 26,4 ziren eta 2016n %20,5. Euskararen eta euskarazko irakaskuntzari esker, argi ttipi bat piztu da belaunaldi gazteegan: 16-24 urte belaunaldian %18,9k badakite euskara, 25-34 urtekoan %15,7k eta 35-49 urtekoan 14,6k bakarrik. Baina belaunaldi hori da euskara gaitasun maila apalena duena eta, bai ere, euskara gutiago erabiltzen duena. Oro har, euskararen erabilera biztanleetarik %18,3 zen 2016n eta inkestaz inkesta (lehena 1996n egin zen) apaltzen ari da. Hor, hizkuntza guttitu baten ezagutzaren eta erabileraren arteko tarte famatua agertzen zaigu: erabilera ezagutza baino ttipiagoa da, beti.
Oro har, euskararen erabilera
biztanleetarik %18,3 zen 2016n
eta inkestaz inkesta
(lehena 1996n egin zen)
apaltzen ari da.
♠ “Kale-neurketa”. Hizkuntzen Erabileraren Euskal Herriko Kale-Neurketa bost urtetarik behin egiten da. Hiztunen kale-erabilera erreala du aztergai Euskal herroko karriketan eta entzuten den hizkuntza-erabilera biltzen eta aztertzen du. 2016n Ipar Euskal Herrian, erabileraren proportzioa % 5,3 zen. Beraz erabilera osoa baino zinez apalagoa. Baionan adibidez, erabilera ere apaldu da 2011tik, eta gaur egun, gaztelaniaren erabilera euskararena bezainbestekoa da.
♠ Inkesta horien datuez gain, Frantziako hizkuntzen aldeko edo kontrako legezko kuadroa kontuan hartu behar da, euskararen egoera azaltzeko. Laburzki erran dezakegu frantses legeria desorekatua dela, frantsesaren aldekoa da, osoki. Konstituzioaren 2. artikuluak hori dio: “Errepublikaren hizkuntza frantsesa da” (1992). Horrek jurisprudentzia egiten du, Frantziako beste hizkuntzen aldeko proposamen denak oztopatzeko. Eta 2008an emendatu zen 75-1 artikuluak, “Eskualdeetako hizkuntzak Frantziako ondare dira”, Frantziako eskualdeetako hizkuntzei ez die deus baikorrik ekarri. Dakigun bezala, erabakiak legeriaren irakurketaren menpean daude eta Frantziako legeria irakurtzen duten legegizonak, zorigaitzez, ez dira batere frantsesa ez den Frantziako hizkuntzen alde!
Nire artikukuaren 2. zatian aipatuko ditut egoera hori gainditzeko egin ziren proposamen batzuk.
La politique publique en faveur de la langue basque a permis des avancées importantes en Pays Basque Nord, en particulier depuis la création de l’Office public de la langue basque en juillet 2004, ceci principalement dans le domaine de l’enseignement du et en basque.
Mais cette politique n’a pour l’instant pas de grand effet face à la diminution générale et continue de la connaissance et de l’usage du basque, même si la tendance semble s’inverser parmi les jeunes générations, du moins en ce qui concerne la connaissance, acquise à l’école alors que la transmission familiale végète.
Bien que rien n’interdise que tous les documents de tous types, officiels comme non officiels, soient produits en basque dès l’instant où ils le sont aussi en français pour ceux à caractère officiel, pourquoi sont-ils si rarement en basque ?
De même pour les interventions orales qui peuvent être traduites simultanément. Les moyens techniques et humains sont en place avec le réseau des techniciens de la langue ?
Manque de volonté politique ? Indifférence ou frein des services publics ?
Face à cette situation, il s’agit de faire des choix importants et forts. La création de la nouvelle Communauté d’agglomération Pays Basque pourrait en autoriser certains. Cet article en euskara avance quelques propositions réalisables et prometteuses.