Enbata lagundu

Enbata, Euskal Herriaren eta Iparraldeko abertzaletasunaren zerbitzura den abentura kolektibo handia da.

Abentura honek, 60 urte baino gehiagoz, etengabe, txandakatzen eta arraberritzen diren laguntzaile taldeek daramaten lanari esker segitzen du.

Egun, Enbatak hilabete guziz aldizkariaren funtzionamendu logistikoan laguntza ekartzen duen talde hau indartu nahi du: harpidedunei bidaltzeak, gutunen kudeatzea, administrazioa, kontabilitatea, etab.

Hilabete guziz, guri eskaintzeko zonbait oren badituzu? Sar zaitez gurekin harremanetan [email protected] helbidean

Aintzinetik milesker!

Enbata taldea