Lekuko ekonomia gure gain hartzearen beharraz

Jean-Louis Hariñordoki irakasle izana, Hemen, ekonomia elkarteko eragile ohia.
Jean-Louis Hariñordoki irakasle izana, Hemen, ekonomia elkarteko eragile ohia.

ENBATAk 60 urte

Abertzale mugimenduak zer ekarri duen azken 60 urteetan Iparraldean ekonomiaren arloan erakusten digu Jean- Louis Hariñordokik bere lekukotasunean. Geroan ere abertzaleek “non zer egin” ukanen dutela ulertzeko aurkezpen lagungarria.

Ekonomiaz mintzatu behar delarik, lehentasunetan daukat laborantza. Alabainan, laboraririk, baratzezainik  eta kabala hazlerik ez balego, jendeak zer jan eta edan lezake?

Otsaileko Enbata-n, bi artikulutan biziki ongi laburbildua da sail premiatsu horri abertzaleek ekarri diotena. Erakasle hoberenetarik ukan dutan Jean-Louis Davant-ek izendatu presunek, frangotan haize kontrara, urte ainitzez, lan baliosa egin dute zentzuzkoena den laborantza moldeak jarraipen bat ukan dezan. Zor diegu eskerdun izaitea.

Denbora hortan guzian, bera gidari eredugarria izana-eta, Mixel Berhocoirigoinek ez du deus ahantzi lerrokatu dituen laborantza arloko borroketan eta lorpenetan. Zailtasunak zailtasun, gauzak bide onetik doatzi eta abertzale ez diren herritar frango ere juntatzen ari dira serioski kudeatuak diren ildo ederreri.

Laborantzaren ondoan hor daude ekonomia osatzen duten beste sailak, industria eta ofizialegoari lotua den ekoizpenari lotuak, bai eta komertzioari eta zerbitzu mota guziak.

1960eko hamarkadan, Piarres Charritton, geroago euskaltzain gisa ezagutu duguna, Hazparneko San Josepe ikastetxeko buru baitzen, lanbide edo eskola tekniko baten altxatzeari lotu zen. Gazteen formakuntza behar gorria senditzen zuen, ez baitzezaken jasan heiek ezinbertzean Amerikara edo beste norapait joan zitezen biziaren egitera. Beste batzuen artean, ikastetxe hartako erakasle izan ziren Txillardegi eta Jean Idieder, bai eta Ramuntxo Camblong ingeniari gaztea. Berantxago, Arrasateko Kooperatiben ibilmoldeaz gustaturik, Ramuntxo Camblong izan da Copelec lantegiaren sortzailea, eta lagun zonbaitekin Partzuer elkartearen bitartez kooperatiba ereduaren ezagutarazle gure iparraldean. Halaber, Izan, Hemen eta Herrikoa-ren lehen bazkideetan. Ekonomiaren eta euskal kulturaren arteko lotura ezin hobeki egiten baitzuen, 1980 eta 1990ko hamarkadetan, bultzatu ginuen lehendakaritza hartzera lehenik C.C.P.B. delako kultur etxean, gero Euskal Kultur Erakundean eta azkenik Garapen Kontseiluan. Gure goraintziak helarazten dizkiogu lerro hauek idaztean Angeluko Mariama xahar etxean baitago, duela zonbait urte eroriko txar baten gatik osagarria osoki galdurik.

Kooperatiba kondu, lehenetan izan zen Arrosako Gurea, 1979an Baionako Suprefetak desagerarazi nahi zuena. Hor dira ere, Olaberria, Alki, Loreki, Zurlan eta beste zonbait.

1971an, Enbatako adiskide batzuekin, Patxi Noblia-k Hendaian sortu zuen Sokoa lantegia, eta frango laster azkarki handitzea lortu ere.

1979an, Enbata-ko militanteek abiarazi zuten Izan mugimendu abertzalea. Hunen lau helburuetatik bat zelarik ipar Euskal Herriko ekonomiaren geroa gure gain hartzea. Hortarako, Hemen elkartea sortu ginuen. Hemen-ek helburu hau hartu zen : Euskal Herrian enplegu berrien sortzen laguntzea. Sokoa-ren eskukaldi baliosari esker, lantegi honen lorpena gogoan, eta bereziki Patxi Nobliak eta Mixel Iturbidek esperientziei esker, herriz-herri bilkura publikoak antolatu ginituen jendeari esplikatzeko merezi zuela bakoitzaren diruaren zati bat prestatzea lantegi sortzaile berriak laguntzeko gisan. Asmo berri horrek bere bidea emeki emeki eginik, 1980an sortu zen Herrikoa sozietatea, geroztik ehunka lanpostu sortzen, garatzen eta atxikitzen lagundu dituena.

Hemen

Bere aldetik, Hemen elkarteak herritarrak eta bereziki gazteak lekuko ekonomia gure gain hartzearen beharraz sendiberatzeko ekintza ainitz antolatu ditu : “Ongi heldu Euskal Herrian”, proiektu ekarleen aholkatzea, beren lanbidea sortzera doatzin emazteak diruz laguntzea, energia berriztagarrien garatzeko moldeak, “Zuhaitzak Euskal Herrian” liburua argitaratzea, bizitegi partekatuetaz gogoetatzea, Lapurdik eta Baxenabarre-Xiberoak elgar osatzen dutelako frogak jendarteratzea, bakotxak bere lanpostua nola sortu ezagutaraztea, mugaz gaindiko lan galdeak eta eskaintzak nola aurrindu, hegoaldeko ekonomia hobeki ezagutzeko ateraldiak, iparralde guzia hunkitzen duten egituretan parte hartzea (EHLG, BLE, Garapen Kontseilua)…

Bestalde, Baionako Merkatal, Industri Ganbara erabaki gune bat baita, bada orain urte andana bat abertzale batzuk muntatu zutela Lantegiak batasuna. Honela, lantegiburu abertzaleek, Pantxoa Bimboire Zuraidarraren inguruan lortu dute ordezkari zonbait Ganbara horren zuzendaritzan sar araztea eta beren proposamenduak onar araztea.

Bertute handikoak izan dira azken 40-45 urteetan gure herrialdeko ekonomia norabide onean ezartzeko beren eguneroko lanaren gainera jakitatea, denbora eta dirua eskaini duten abertzaleak. Nahi ginuzke gaurko abertzale gazteak ikusi oraino xutik dauden batasunen giderren hartzen, zorionez kultur sailean egiten duten bezala. Galdera hauek egin behar genizkie: Prest direa biharko euskal ekonomiaren alde engaiatzeko? Prest direa berak baino militante xaharragoekin ere kurutzatzeko? Ala kirolei eta ausagailuei bakarrik emaiten diete lehentasuna?

Euskal Herriko lan mundua eta jendartea euskalduntzeko, eta hunen baitan egiazko Euskal Herriaren ikuspegia xertatzeko, gelditzen da oraino gauza ainitz egiteko, adibidez, ahal bezenbat lantegi eta jende bultzatzea beren irabazien zati bat bideratzera euskalgintzaren alde, euskoen baliatzera, diruaren parte bat inbertitzera Herrikoan, Lurzaindian, Enargia sozietatean, bazkidetzea Hemen, EHLG eta I-Ener bezalako batasunetan…

Euskal Herria beti Euskal Herri izan dadin nahi baldin badugu, ordu da ere ekonomia munduak uler dezan eginbide duela euskara baliatzea, bere barne harremanetan, bai eta lurralde huntako bezeroekin eta hornitzaileekin. Hegoaldearekin kurutzatzea ere ez litzateke ahantzi behar. Beraz, geroan ere abertzale engaiatuenek ukanen dute non zer egin.

Enbata60Urte

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).