2009an sortua, Bizik bere 10 urteak ospatuko ditu 2019ko ekainaren 14, 15 eta 16ko asteburuan, Baionan. Kontzertuak, hitzaldiak, animazioak, bazkari herrikoia, bortizkeriarik gabeko ekintzak, etab. urririk eta besta giroan iraganen den asteburua animazioz betea izanen da, eta Baionako Patxa Plazan iraganen da (karpa pean).
Biziren 10 kandelak
Asteartean, ekainaren 4eko prentsaurrekoan Bizik bere 10 kandelak ufatu ditu! Elkartearen egiazko besta heldu den asteburuan, ekainaren 14, 15 eta 16an iraganen da Baionan.
Gomita deneri zabaldua da!
Egitarau zehatza: https://bit.ly/2YbTgl5
Laguntzaile gisa izena emateko: https://bit.ly/2V4yTV6
Elkartea sustengatzeko: https://bizimugi.eu/eu/kidetu
Asteburu alaia
Larunbata, ekainaren 15a, kontzertua urririk
20:00-02:00
Mali Karma
Foisis Jaunak
HK, Biziren sustenguz
DJ K-Püx
Baina ez hori bakarrik!
Hainbat animazio asteburu osoan
Ostirala, ekainaren 14a
19:00 : Ospakizunen 3 egunen irekitze ofiziala: Txupinazoa, urtebetetze zintzur-bustitzea, Maindi Murua Berrarekin bertsoak, Euskal Herria Burujabe hitz hartzea, pantaila erraldoian “Irrintzina, klima belaunaldiaren oihua” filmaren proiekzioa
Larunbata, ekainaren 15a
10:00etarik goiti, poteo gormanta, hitzaldiak, kontzertuak, hitzaldi kinkia “’Bisounours’ fobia” Désiré PRUNIERekin
Igandea, ekainaren 16a
12:00 : Urtebetetze zintzur-bustitzea, Mutxikoak Patxi eta Konpaniarekin
13:00 : Bazkari herrikoi eta animatua, Bazkariko izena ematen dut
16:00 : Dantza Piko Patxi eta Konpaniarekin
Laguntzaileei deia
Ekainaren 14, 15 eta 16ko esku ukaldi bat behar dugu. Muntaketan, logistikan, bazkarian, ostatuan, garbiketan, komunikazioan, argazkietan, etab.
Gustu guzientzat izanen da!
Milesker izena emaiteaz hemen.
Xehetasun gehiago : www.bizimugi.eu