Berezko hiztunik gabe, arnasgunerik ez

Patxi Saez Beloki, soziolinguista eta Euskaltzaindiko Sustapen batzordeko kidea

Berezko hiztunik gabeko arnasgunerik ez dago. Berezko hiztunak dira arnasguneen euskarri, orakarri, zutarri eta zimentarri.

Baina has gaitezen hasieratik: zer dira arnasguneak? Arnasgune hitza Mikel Zalbide euskaltzainak euskarara ekarritako hitza da, Joshua Fishman soziolinguista estatubatuarrak 1991n erditu zuen kontzeptua adierazteko: physical breathing space (Arnasa hartzeko tokia).

Arnasgunea zer den horrela azaldu zuen Estatu Batuetako Joshua Fishman euskaltzain ohorezkoak Reversing Language Shift (Hizkuntza Indarberritzea) liburuan: «Demographically concentrated space where Xish can be on its own turf, predominant and unharassed» (RLS, 58). «Demografikoki kontzentratutako espazioa, non Xish [mehatxupean dagoen hizkuntza gutxitua: gurean euskara] bere eremuan egon baitaiteke, nagusi eta jazarpenik gabe».

Mikel Zalbide euskaltzainak horrela azaldu zuen kontzeptua bere hitzekin:

«Zer da arnasgunea? (…) Euskaraz nolabait esateko, demografia aldetik euskara “bere kabian” sentitzen den bilgunea, inork xaxatu eta eraso gabe “etxeko jaun” sentitzen den eremua. Hori da, funtsaren funtsean, Fishman-en physical breathing space edo arnasgunea. Euskaldunak euskaldunekin euskal giro sendoan bizi diren lekuetan, gurasoen hizkuntza belaunez belaun eskuratzen den lekuetan, hizkuntza-plangintzarik eta inolako interbentzio berezi (zenbaitentzat “xelebre”)-rik gabe diharduten ingurumenetan, horietan dago euskara bizien. Hor du euskarak osasunik hoberena. Hori da euskal arnasgune petoa, hizkuntzaren belaunez belauneko transmisioa bere betean (beste leku gehienetan baino askoz nabarmenago) segurtatzen duena. Aparteko antolamendurik gabe ikasten dute horietan haur txikiek bertako hizkuntzan. Hala ikasten dute hitz egiten. Lehenik hitz egiten eta gero, eskola eta abar lagun, irakurtzen, idazten eta bertan ahoz aho dabilen hizkuntza horren errejistro eta aldaera jaso, landu, formalizatuagoak erabiltzean. Hori da osasun oneko hizkuntzen belaunez belauneko jarraipen-bide normala, prototipikoa. (…) Lehentasuna dute, horregatik, hizkuntzari bizirik eutsi nahi bazaio eta indarberritu egin nahi bada. Horiek dira, Fishman-en eta beste zenbaiten ustean, hizkuntza indarberritzeko saioaren abiaburu natural eta baliagarrienak. Hori gabeko normalkuntza ez da normalkuntza. Ingurumen horien zaintza-ardura bigarren edo hirugarren lehentasun-mailara daramana ere ez».

Beraz, arestian adierazitakoak adierazita, arnasgunearen ekuazioan bada ezinbestean sartu beharreko elementu bat: berezko hiztuna. Horrela, arnasguneek ondorengo ezaugarriak dituzte: euskararen ezagutza eta erabilera zabaleko guneak dira, berezko hiztunen kontzentrazio demografiko handiko elkargune naturalak dira eta gune horiek berezko hiztunen sorburu eta harrobi dira, ama-hizkuntzaren belaunez belauneko transmisioa indartu, segurtatu eta mantentzen dutelako.

Goazen orain berezko hiztunak zer diren azaltzera:

Berezko hiztunak hizkuntza ororen hiztun naturalak dira, sorburuko hiztunak, jatorrizko hiztunak edo berbadun natiboak. Belaunez belauneko katean gurasoengandik jaso eta modu naturalean hizkuntza, gurean euskara, bere-berea eta berezkoa duten hiztunak dira. Hizkuntza horretan bizi eta pentsatzen duten hiztunak. Dakizkiten gainontzeko hizkuntza guztiekin alderatuta, berezkoa duten hizkuntza hori dute erraztasunik handieneko adierazpide. Berezko hiztunek ardatz duten hizkuntza bihurtzen dute inguratzen dituen errealitatearen ulerbide eta beren hausnarketak arrazoitzeko mintzabide, izan ere, bere-berea duten hizkuntza hori dute beren kolkorako barne-mintzo eta gogoetarako tresna.

Hizkuntza dugu eta hizkuntzak gaitu. Hizkuntza orok bizirik eta osasuntsu iraungo badu, berezko hiztunak behar ditu, hizkuntza bizi duten eta hizkuntzak berak bizi dituen hiztunak. Berezkoa duten hizkuntza hori barne mintzo eta barre mintzo duten hiztunak; azken batean, etengabeko elkarrekintzan, berezko eta betezko duten mintzoa biziz biziarazten duten hiztunak.

Berezko hiztuna da hizkuntzaren funtsezko bizigaia, izan ere, berezko hiztunek hizkuntzaren zuhaitza erro-errotik izerdi berritzen, kimu berritzen, hosto berritzen eta arnas berritzen baitute, giza komunikaziorako lanabes zorrotz eta zehatz izan dadin. Berezko hiztunek sorberritzen dute hizkuntza, mendiko iturri zaharretik etengabe berritzen den ura bezalaxe edota sutatik txingarra eta txingarretatik sua gar-berritzen den bezalaxe. Berezko hiztunak baldin badira, hizkuntza izango da.

Berezko hiztunen arteko gizarte harremanak edo harreman-sareak sortzen direnean, berezko hizkuntza ardatz duten gune, espazio, leku edo giza egiturak sortzen dira. Hain zuzen ere, berezko hiztunen hizkuntza ardatz duten gune horiek hizkuntzaren arnasguneak dira, hots, hizkuntzaren nagusitasun-guneak.

Gizartean ditugun arnasgunerik funtsezkoenak berezko hiztunez osatutako familiak ditugu. Horrelako familiak ditugu euskararen gotorleku, batez ere, arnasgune horiek —askotan isolatuta— erdal eremuetan bizi badira.

Berezko hiztunez osatutako giza egitura eta harreman-sareak —familiak, lagunak, ikaskideak, lankideak, auzokideak, herrikideak— elkar lotu, saretu, ehundu eta trinkotzen direnean, orduan sortzen dituzte arnasgune geografikoak (baserri-etxe, baserri-auzo, herribildu, kale-auzo, herrigune, herrixka, herri eta herriburu).

Gaur egun, ordea, euskaraz egiteko aukera ematen duten gune guztiei arnasgune esateko joera nagusitzen ari da, baina dena, jakina, ez da arnasgune.

«Euskararen arnasgida ez-perfektua» osatu berri dute joan deneko otsailaren 25ean Aiaraldeko Ekintzen Faktorian. Bertan euskararen babesguneak eta arnasguneak izan zituzten aztergai.

Babesguneak euskaraz egitea ziurtatzen duten guneak dira. Euskararen babesguneak, estres linguistikorik gabe, euskaraz eroso hitz egitea ahalbidetzen duten guneak dira. Giza komunikaziorako euskara erdigunean duten guneak dira baina —gune erdaldunetan batik bat— euskara ez dakitenek bertan erdaraz egitea ere ohikoa izaten da. Babesguneak konszienteki sortzen dira, pentsatuak eta planifikatuak dira, sorburuan berariaz hartutako erabaki bat dute, erabaki adostua, Euskaraldiko ariguneak bezalaxe. Babesguneak esplizituak dira eta ikusgarritasuna daukaten aldetik, erreferentziazko gune izan ohi dira, batez ere, euskaradun hiztunen artean.

Babesguneen aldean arnasguneak —bereziki arnasgune geografikoak— natural sortutakoak ditugu, planifikatu gabeak, pentsatu gabe sortutakoak, nahiz eta, gaur egun, azken hauetan ere, hizkuntza planifikazioa ezari-ezarian ari den bidea egiten. Arnasguneetan euskara erabiltzeko hizkuntza jokabidea edo arau soziala nagusitzen da eta harreman-sare horietan murgilduta daudenek, baita euskara ondo ez baldin badakite ere, ahalegina egingo dute euskara erabiltzeko dagoen arau soziala ez urratzeko, izan ere, araua urratzeak estres linguistikoa eta gatazka ekarriko bailuke. Arnasguneetan arraroa, ez ohikoa da norbait erdaraz entzutea, izan ere, harreman-sare horietan berezko hiztunen kontzentrazio demografikoa erabat nagusi izaten baita.

Babesguneak hizkuntzaren oasiak dira, batik bat euskaldunak gutxiengo diren gune soziolinguistikoetan. Baina arnasgune geografikoetan ere babesguneak behar-beharrezkoak ditugu euskarazko gizarte bizitza gehiago ehuntzeko, saretzeko eta trinkotzeko. Besteak beste, arnasgune geografikoetan ere premia gorria dago lantegi-fabrikak eta lan-bizitza oro har euskararen babesgune bihurtzeko euskarazko bizierari hauspo handiagoa eta sendoagoa emateko.

Urepelgo Xalbador handiak esan zigun: «Herria da gorputza, hizkuntza bihotza». Eta bihotza tauparazteko, behar-beharrezkoak ditugu zainetatik gorputz osora odol berria eta bizi-indarra daramaten berezko hiztunak, izan ere, horiek gabe, euskararentzat eta herriarentzat ez baitago arnasgunerik, ezta etorkizunik ere.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).