Konpentsazioa: Aldak bi etxebizitza iruzurti okupatzen ditu Hendaia eta Donibane Lohizunen
Mublatu turistikoen aurkako konpentsazio neurria bere osotasunean indarrean jarri delarik 2026ko martxoaren 1a honetan, Aldak ekintza egitea deliberatu du oraindik ere jarraitzen duten iruzurrak salatzeko eta zigorgabetasuna geldiarazteko. Hendaia eta Donibane Lohizunen legez kanpoko bi mublatu turistiko okupatzen ditu eta, alokatzaileen defentsaren aldeko elkarteak Airbnb eta Leboncoin plataformei iragarkiak berehala kentzea eskatu die.
Hautetsiak interpelatzen ditu ere Ipar Euskal Herrian zigorgabetasuna oraindik baliatu dezaketela uste duten jabe anitzdun frikun edo alproja zenbaiten jarrerarekin amaitzeko. Azkenik, herri hauteskundeetan hautagai diren zerrendak Herrian Bizi - Se loger au Pays plataformak proposatzen dituen neurrien alde engaiatzea deitzen ditu, eta Donibane Lohizune zein Hendaiako zerrendei gomita luzatzen die bertaratzeko gaia aipatzeko. (...)

by