Indarkeriaren oihartzunak

ETAk bere familia bahitu eta Espainiako Estatuak aita torturatu eta hil zuenetik berrogei urte igaro direnean, Tamara Muruetagoienak egia eta justizia etengabe bilatzeari ekin dio, eta, aldi berean, lehen pertsonan kontatu digu bere familia-tragedia: iraultza-zerga, ETAk 17 egunez bahituta eduki izana, familiaren desegituraketa, estatuaren jazarpena eta jasan zuten presio politikoa, epaiketa, aitaren eta amaren atxiloketa, jasandako torturak, hilketa..., baita bere bidea ere, egia jakitea, aitortzea, eta elkarrizketa erabiltzea gatazkak konpontzeko bitarteko nagusi gisa.
(...)

Diziplina eta ikasgai ezberdinak uztartu

Diziplina eta ikasgai ezberdinak uztartuz ikastea eta irakastea da eremuka aritzea.
Lau urte daramatzate Irungo institutuan eremuka, lau urte metodologiaz hausnartzen, proiektuak fintzen, diziplinen eta irakasleen arteko hartu-emana elikatzen, konpetentziak neurtzen eta ebaluazioa egokitzen. Esperientzia hori guzia kontatzen dute Argia.eus-eko "Ikusi eta Ikasi - Esperientzia onak partekatzen" sailan. (...)

Jean-Michel Blanquer : “Derrière les langues régionales, il y a des indépendantistes”

Michel FELTIN-PALAS ("Sur le bout des langues") - Jean-Michel Blanquer est sans doute la personnalité la plus détestée par les amoureux des langues dites régionales. Il y a donc longtemps que je souhaitais le rencontrer afin de mieux comprendre d’où viennent les blocages français en la matière.
Son argument principal ? Selon lui, "derrière les langues régionales, il y a des indépendantistes corses, basques ou bretons. Ils existent et misent sur l’éducation car ils raisonnent à long terme. " Et il ajoute : "Les régionalistes pensent toujours à l’étape suivante. En fait, il s’agit d’une stratégie comparable à celle des islamistes. Les frères musulmans misent sur les écoles coraniques car ils ont le temps devant eux." (...)

Euskaldunen kontrako erasoak

Zigor OLABARRIA OLEAGA (Argia.eus-etik) - Euskaldunen eskubideak legez bermatzea eta PSEri “beto eskubidea” ez ematea exijitu dute Bilboko karriketa.Milaka euskaltzale bildu dira larunbatean Bilbon ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituriko manifestaldian, 5.000 Bilboko Udaltzaingoaren arabera.
Euskararen kontrako oldarraldia eta bere bultzatzaileak salatu dituzte, mobilizatzera deitu dute, eta EAJ eta EH Bildu alderdiei eskatu diete Eusko Legebiltzarrean irekia den Funtzio Publikoko Legearen eztabaidan euskara eskakizunak gaztelania eskakizunekin parekatzea. (...)

“Ez da inoiz egiazko ikerketarik egin egi osoa argitzeko”

BIDEOA - Pasa den astetik, Asanbleak segurtasunari eta atentatuen prebentzioari buruzko lege proposamen bat aztertzen ari da. Testu kezkagarria, are gehiago Mediapart-ek Rima Hassan eurodiputatuaren kontrolpean egoteari buruz egindako azken agerpenen argitan. Antiterrorismoaren izenean, testu honek praktika intrusibo eta lanjerosak normalizatzeko arriskua dakar, helburu politikoetara desbidera daitezkeenak. Iñaki Echanizekin batera, arrisku horien inguruan ohartarazi du Peio Dufau deputatuak, Euskal Herrian jada ezagutu ditugunak.
Gogoratzeko parada ere bada: egia oraindik argitu gabe dela pasarte ilun batzuen inguruan, duela 40 urteko GALen kasuan bezala, non herritar gehiegik bizia galdu zuten. Estatuaren zerbitzuen inplikazioari buruzko galderak egon arren, ez da inoiz egiazko ikerketarik egin egi osoa argitzeko. (...)