EHBai!

Goazen EHBai osatzera!!

Kixkil Klixka - Ezker abertzale mugimendua, urte bat pasa hasi zen udal hauteskundeen prestatzen, herri ttipi, ertain ala handietan militanteak biltzen zirela. Lan eta dinamika horri esker, abertzale hautetsi kopura ederra bildu du, auzapez berri batzuk agerraraziz.
Abertzale mugimendua ez da horretan geldituko, baliatuz herriz-herri egin den lanaz, EHBai mugimenduaren osatzeari buruzko urratsak abiatuko dira. Ondoko aste eta hilabeteetan bilkurak antolatuak izanen dira eskualdeka, inhala militante hurbilarazi beharko da, bakoitzaren ikus-moldeak ekarriko baitu aberastasuna.

Fikzioa

Fikzioa

Hiritarra Klixka - Egun batez bazen gizon bat herrialde bateko lehendakaritzara heldu zena, bertan bizi ziren jendeen langabezia, pobrezia eta bizi baldintza txarrak aldatu nahian. Beste jende anitz bezala, lehenago izandako ibilbidean zenbait petto eginik zuen, baina ez zen horregatik besteak baino okerrago eta zinez sinesten zuen gauzak alda zitzakeela.
Baina mundu horretan erabaki nagusiak hartzen zituztenak jada ez ziren jendeak hautatu politikariak, sos gehien zuten enpresari, multinazional eta akziodunak baizik. Multinazional horien jabe aberatsek, biziki gutti izanik ere, mundu hartako jendearen gehiengo nagusiak baino sos gehiago bildua zuten. Pentsa! 90 bat jenderen artean bildua zuten legalki miliarka jendek baino aberastasun gehiago ; deklaratu gabe aldiz nork daki?
HerriElkargoak1

Herriko bozak ezin huts eginak!

Kixkil Klixka - Ipar Euskal Herrian emeki-emeki bazterrak pil-pilean jartzen ari dira, herriko bozak hurbiltzen ari direla eta. Hiri handiak aspaldi hasiak baldin badira, herri ttipietan ere mugimenduak hasiak dira.
Herriko bozak memento garrantzitsuak dira, kontseiluetan pasako diren hautetsiek baitute Herri Elkargoen kudeaketa eramanen eta horietarik zenbaitzuk Hautetsien Kontseiluan parte hartuko.
EuskalDerbia

Euskal derbia

Samatsa Klixka - Badakite alta egun batez beharko dutela bateratze bat egin; gaur egungo txapelketan, talde ttipi eta ahulek ez baitute etorkizunik, ikusten delarik heien parean garatzen eta jokatzen diren talde azkarrak, ahalmen handikoak eta gaur egun agresiboak.
Badu aspaldi bi talde horiek leian direla Euskal Herrian, bakoitzak badu bere historia, bakoitzak bere sostengatzaileak, bakoitzak bere ikusmoldea eta bakoitzak bere leku propioa eta emaitzak iragan diren txapelketetan.
tanta-asko

Tantaz-tanta

Garratoina Klixka - Bilbon igan dira urak Lege guti du naturak, Gizarte baten dudak, Bi estaturen mugak
Karrikan uholdea, Noblea da moldea, Ito al da frankismoa?, zenbait faxisten asmoa?
HilaurtzeLegea

Hilaurtzea edo abortatzea

Gainekotx Klixka - Frantzian 1975ean bozkatu zen hilaurtzea gobernatzen duen legea…
Gaur egun Europan zertan gira ?
Libertimendua

Noiz hasten da urte berria ?

Iruzkin 1
Teukzomen Klixka - Urte berria noiz hasten ote ? Abenduaren bukaeran ? Elizetako ezkil handien hamabigarren kolpean ? Urtats aiparuz bixkotxa janik, xanpainaren edatean ? Piriniotako azken hartz arreak iratzartzen direnean ? Edo bolantak ta kaxkarrotak herri plazarat jaustean ?
2 x 2 = 4, beti hola da, batura matematiko.Atomo guziak Bing Bangen sortu eta hor dira betiko. Abenduaren 31an, urte berria hasiko ? Arnas berria, ta bizi poza, hor jiten direa ttanko ? Ez ote gira sobera zehatz ta sobera zientifiko ?
GeneroBerdintasuna

Eskola

Luma Klixka - Euskalduna eta sexu-genero-sexualitate lotura hertsagarritik askatua liratekeen Euskal Herri bat amesten dut.
Eta espainolista eta tradizionalista horiek bezain bat dakit eskolaren garrantziaz!
LibertéEgalitéFraternitéOulaMortUne

Bainan nun dira jakobinoak?

Samatsa Klixka - Lasai izan irakurle maitea, ez ditut baitezpada xekatzen jakobinoak, jakinez errabia duten xakurrak bezala etortzen direla deus galdeginik gabe!
Aukera aski baditugu idazten dituzten artikuluak irakurtzeko egunkari batzuetan eta aski entzuten ditugu ere «pseudo» intelektualak irratietan edo telebistan euskalduner eta baita ere Ama lurra osoari esplikatzeko errotik eta maila guzietan tronpatzen girela.
  • Berripapera



  • Enbata sostengatu

    Kioskoetan

    Enbata sostengatu ! 40€-tarik goiti hilabete guziz zuen gutun ontzian Enbata aldizkaria lortuko duzue.

    Harpide zaitezte / Sostenga gaitzazue

  • Gaika

  • Hitz-gakoak

  • Bideoak

    bideoak