HASIERA-2-670x670-OK

Separatistengandik bereiziak

Intxai Klixka - Hara! Garaiak nola aldatzen diren! Erramoldeak, Historiako oinarrietan jartzen baditugu, ohartzen ahal gira adjektiboek buruz aldatzen dutela: hortan heldu zauku aurtengo Nafarroaren Eguna. Separatismorik ez!
Ga(ra)irat hurbiltzeko, definizioekin aritu niz josteta eta hemen agerraraziko dauzkiziet atera dituztan ondorioak.

Angela Davis, otsail hastapen honetan, Arnaldo Otegi-ri bisita egitea debekatu diotelarik, euskal preso guzier elkartasuna adierazten

Angela Davis eta gu…

Luma Klixka - Angela Davis gutartean zen. Angela Davis gure laguna da, errepikatu dugu. Gurea... norena? Denena?
Aberasgarriak eta ezinbestekoak, utzi dizkigun irakaspenak. Hamaika opresio sistemek ingurutzen, kudeatzen eta bortxatzen gaituztela ; guztien barne girela, zapaldu ala zapaltzaile/pribilegiatu gisa. Ez girela sekula horietaz aparte.
SOS

Mugalketa

Intxai Klixka - Izan ekonomia, izan geo-politika, izan gizartea, izan nik dakita ze, iduritzen zaut Europa ez dela izan behar zena izaiten ari. Ezta politikariek haien interesentzat eratu zuten Europa ere.
Dena kontrolatu nahian, Heuren-pe-ar Batasuna, Nehoren-pe-arra bilakatzen ari da. Erresuma Batuak kontinentearen menpetik libratu nahi du, sos mailan jadanik liberatua delarik. Etorkinentzat etorrera zaildu dute! Zaildu, zaindu eta Calais zaintsutu! Iñaki... zein urrun dago Cameron!
Manexak

Lerro lerro

Teukzomen Klixka - Ardiak lerro lerro klik klak 3 argazki. Buru beltz, buru gorriak, sasi ardiak ta guzti.
Mendiak ardi gabe nola litaizken nork daki ? Sagu ttipiak bezala, jan ardi gasna ausarki !
Itsasargia

Frantzia, munduaren itsasargia ?

Samatsa Klixka - 2015eko azaroaren atentatuen ondotik, iritzi andana bat entzun dira komunikabideetan. Urruntasun pixka batekin orain, harritzekoa da ikustea nola garatu diren Hexagonoan diskurtso gogorrak eta harroputzak.
Pentsatzen ahal zen panorama politikoan eskuinean ziren jendeen ildotik garatuko zirela bainan analisatzen badira, ikusten da Frantses Estadoak betidanik bere bihotzean duen jakobinismo hotz bat indartu dela, eta bere bozeramaile burrunbatsuenak panorama politikoan ezkerrean atzematen diren jende batzu direla.
TalamoniSimeoni

Talamoni

Gainekotx Klixka - Egun hauetan "Lehoina eta ulitxa" alegia jin zaut gogora, kortsikar hautetsiek egiten dutenari eta parean duten Valls ministroari (eta beste frrrantsesss askori) pentsatzean.
Zoin on den holakoen entzutea : Kortsika herri bat da, herritarrek beren hautetsiak hautatu dituzte eta hauek Kortsikar oso gisa plantatzen dira. Ez dira Frantziaren herrialde bat bainan Frantziak bereganatu duen herri bat. Beraz dudarik gabe, haien hizkuntza erabiltzen dute eta haien herria defenditzen dute…
GerlaHotza

Arma-lurra

Intxai Klixka - Gerla Hotza noizpait gelditu al zen? Usteak erdi ustel! Bai, bai, justu "erdi" ustel. Orain Errusia Frantziarekin adixkide da! Putin! (frantses eskla-mazioa). Baita Amerikako Estatu Batuekin ere mintzo da Putin! (errusiar eskla-bista). Gerla Hotza, nahi den lekuan epeltzen eta behar den lekuan ormatzen.
Agintariek maska berriak janzten dituzte: ongi etorri Obamazke! Oe Oe... Barka... Ta hori guzia maskatasunaren izenean.
LaMarseillaise

La Marseillaise

Teukzomen Klixka - Parisetik planeta osora « Xuri, Gorri ta Urdina », « Gure hiriburuan gertatu da » : gauza sinetsi ezina. Mirakuiluz hautsi ote da Europako oreka fina ?, Ixiltasunaren bidez pasatu oroimenaren mina...
Ereserki ororen gisan gizarte osoa du batzen... Baina hemen giza baloreak dira aski klarki akabatzen..Sarraskiak goraipatzen ! Zendako da kantatzen?
https://eu.wikipedia.org/wiki/Philippe_Meirieu

Irakurtu eta gogoetatzekoa

Gainekotx Klixka - «Gure jendartean, lehen aldikotz, sortzen diren haur gehienak desiratuak dira. Horrek funtsesko aldaketa bat dakar: lehen, familiak haurrak «egiten zituen», gaur, haurrak du familia egiten. Gure gutizia betez, haurraren estatutua aldatu da eta gure nagusia bilakatu da: «buraso txarrak» ez izaiteko, ez diogu deus errefusatzen ahal» dio Philippe Meirieu frantziar pedagogo eta ezkerreko politikari ekologistak.
"Fenomeno hori merkatu liberalistak bereganatu du. Jendarte kontsumitzaileak, gauza ainitz proposatzen dizkigu. Haien erostea aski da gure haurren kaprizak asetzeko."