Klixka

Berotze klimatikoa eta lan baldintzak

Samatsa Klixka - Ikerketa batzuen arabera, berotze klimatikoak ondorio ezezkorrak ditu lan munduan: herri batzuetan, berotasun handiek lan orenak ezeztatzen dituzte, ixtripuak eta eritasun bereziak agertzen edo zabaltzen dira, produktibitatearen apaltzeak, migrazioak,...aspektu negatiboen zerrenda ari da luzatzen.
Beti bezala, pobreenak dira kinka txarrenean: partikulazki laborantxan edo lantegietan ari diren emazteak edo baztimenduan ari diren gizonak.

Abereak

Aberea, aberea da!

Gainekotx Klixka - Lanetik etxera nentorren batez, nere aitzinean auto bat karakoilaren gisa zenbilela aurkitu nuen. Arrastaren argiak beti piztuak… "Oraino turista galdu horietarik bat daiteke" egin nuen nere baitan.
Ezinbestean, hurbil hurbila gertatu ginelarik, zer ikusten dut bere gibeleko berinan? Autokolante bat, hiruki gorri batekin eta barnean zakur baten marrazkia eta hauxe idatzia zen: "Kasu abere bat dago hemen !"
HASIERA-2-670x670-OK

Separatistengandik bereiziak

Intxai Klixka - Hara! Garaiak nola aldatzen diren! Erramoldeak, Historiako oinarrietan jartzen baditugu, ohartzen ahal gira adjektiboek buruz aldatzen dutela: hortan heldu zauku aurtengo Nafarroaren Eguna. Separatismorik ez!
Ga(ra)irat hurbiltzeko, definizioekin aritu niz josteta eta hemen agerraraziko dauzkiziet atera dituztan ondorioak.
Angela Davis, otsail hastapen honetan, Arnaldo Otegi-ri bisita egitea debekatu diotelarik, euskal preso guzier elkartasuna adierazten

Angela Davis eta gu…

Luma Klixka - Angela Davis gutartean zen. Angela Davis gure laguna da, errepikatu dugu. Gurea... norena? Denena?
Aberasgarriak eta ezinbestekoak, utzi dizkigun irakaspenak. Hamaika opresio sistemek ingurutzen, kudeatzen eta bortxatzen gaituztela ; guztien barne girela, zapaldu ala zapaltzaile/pribilegiatu gisa. Ez girela sekula horietaz aparte.
SOS

Mugalketa

Intxai Klixka - Izan ekonomia, izan geo-politika, izan gizartea, izan nik dakita ze, iduritzen zaut Europa ez dela izan behar zena izaiten ari. Ezta politikariek haien interesentzat eratu zuten Europa ere.
Dena kontrolatu nahian, Heuren-pe-ar Batasuna, Nehoren-pe-arra bilakatzen ari da. Erresuma Batuak kontinentearen menpetik libratu nahi du, sos mailan jadanik liberatua delarik. Etorkinentzat etorrera zaildu dute! Zaildu, zaindu eta Calais zaintsutu! Iñaki... zein urrun dago Cameron!
Manexak

Lerro lerro

Teukzomen Klixka - Ardiak lerro lerro klik klak 3 argazki. Buru beltz, buru gorriak, sasi ardiak ta guzti.
Mendiak ardi gabe nola litaizken nork daki ? Sagu ttipiak bezala, jan ardi gasna ausarki !
Itsasargia

Frantzia, munduaren itsasargia ?

Samatsa Klixka - 2015eko azaroaren atentatuen ondotik, iritzi andana bat entzun dira komunikabideetan. Urruntasun pixka batekin orain, harritzekoa da ikustea nola garatu diren Hexagonoan diskurtso gogorrak eta harroputzak.
Pentsatzen ahal zen panorama politikoan eskuinean ziren jendeen ildotik garatuko zirela bainan analisatzen badira, ikusten da Frantses Estadoak betidanik bere bihotzean duen jakobinismo hotz bat indartu dela, eta bere bozeramaile burrunbatsuenak panorama politikoan ezkerrean atzematen diren jende batzu direla.
TalamoniSimeoni

Talamoni

Gainekotx Klixka - Egun hauetan "Lehoina eta ulitxa" alegia jin zaut gogora, kortsikar hautetsiek egiten dutenari eta parean duten Valls ministroari (eta beste frrrantsesss askori) pentsatzean.
Zoin on den holakoen entzutea : Kortsika herri bat da, herritarrek beren hautetsiak hautatu dituzte eta hauek Kortsikar oso gisa plantatzen dira. Ez dira Frantziaren herrialde bat bainan Frantziak bereganatu duen herri bat. Beraz dudarik gabe, haien hizkuntza erabiltzen dute eta haien herria defenditzen dute…
GerlaHotza

Arma-lurra

Intxai Klixka - Gerla Hotza noizpait gelditu al zen? Usteak erdi ustel! Bai, bai, justu "erdi" ustel. Orain Errusia Frantziarekin adixkide da! Putin! (frantses eskla-mazioa). Baita Amerikako Estatu Batuekin ere mintzo da Putin! (errusiar eskla-bista). Gerla Hotza, nahi den lekuan epeltzen eta behar den lekuan ormatzen.
Agintariek maska berriak janzten dituzte: ongi etorri Obamazke! Oe Oe... Barka... Ta hori guzia maskatasunaren izenean.