Nork erranen zuen?

PrintFriendly and PDF
Lurrama

Lurrama 2017

Lurrama 2017ak, arrakasta handia  ezagutu du berriz ere 20.000 bisitariz gora hurbildu zaizkiolarik.  2017 edizoa biziki aberatsa izan da, kalitatezko parte hartzaile eta hizlariekin «Bioaniztasunaz goza!» tematikaren inguruan: mintzaldiek jende anitz interesatu dute. Bazkari eta afariak ere bete dira eta giroa ezin hobea izan da. Antolatzaileek jadanik 2018ko Lurramara gomitatzen zaituztete azaroaren 16, 17, eta 18an. Han artean, hara jarraian Iñaki Berhocoirigoin-ek, Lurrama elkarteko lehendakariak igandeko Sukaldari Ospetsuen bazkari arrakastatsuaren bukaeran oholtza gainean luzatu duen antizipazio mezu mamitsua. Dudarik gabe, planetarentzat jasangarriago litaiken bizi modu eta laborantza eredu baten ezagutzeko parada ezin hobea.

Egun on eta ongi etorri 45. Lurrama huntarat. Untsa zizte? Untsa jan duzue?
Nahi nuke jakin…
Nor orroitzen da 2017ko Lurrama hartaz? Bai, ez da gaurkoa… 2017 urtea… Duela 33 urte.
Urte hartan, Bioaniztasunaz goza izan zen lema nagusia. PACA eskualdea gomitatua eta Philippe Pointereau goxaita. Solagro elkarteko kide eta besteak beste, After50 txostenaren idazleetarik bat.
Nork erranen zuen, garai hartan, planetarentzat jasangarriago litaiken bizi modu eta laborantza eredu kontseiluak lortuak eta aplikatuak izanen ginituela Euskal Herrian gaur egun? Nork erranen zuen?
Nork erranen zuen, ardi hazkuntza hain indartsu egonen zela eskualde hotan? Kabalek kanpoak eta mendiak hain ongi balorizatuko zituztela?
Nork erranen zuen agro oihangintza hain modan izanen zela? Zuhaitz eta hesiek paisaiak berriz edertuko zituztela?
Nork erranen zuen oihanen eta zuraren erabilpena arra eskuratuko ginuela, energia ekoizteko?
Hazkuntza gune hauetan, metanizazio proiektuak loratuko zirela?
Nork erranen zuen Amikuze aldean, artoak proteina ekoizteari lekua utziko zuela? Lekuko hazleek, hego ameriketako soja ez zutela gehiago beharrik ukanen.
Nork erranen zuen lur iraultzeak bere gisa utziak izanen zirela, asaleko lantze eta segidan ereite eginmoldeak nagusituko zirela? Rotazio luzeak eramanen zirela, zerealak eta lekadunak elkartuz. Agerian, biluzirik den lurrik ez zela gehiago ikusiko, euri higadurak zer diren ahanzteraino.
Nork erranen zuen etxaldeetan, produkto sintetikoen erabilpena 4ez apalduko zela, eta etxaldeen erdia biologikoan izanen zela?
Nork erranen zuen, zuek ere, orokorki, guttiago esneki eta haragi janen zinuztela?
Nork erranen zuen 2017 urte hartako Lurrama edizioak, geroan, holako ondorio baikorrak izanen zituela?
Beharrik egiten ginuena egiten ginuela!

 

Un petit mot en français, sans vous provoquer une indigestion.
Je souhaite simplement vous remercier de répondre à notre invitation et d’être chaque année toujours aussi nombreux. Pour que Lurrama existe, s’en sorte financièrement et continue son travail durant l’année, via les différentes structures et notamment EHLG, nous avons besoin de vous!
Dans la foulée, je remercie aussi tous les bénévoles qui s’inscrivent aux différents tours de travail. Nous le disons chaque année, Lurrama est une initiative populaire et collective. Nous avons le résultat de cette collaboration sous nos yeux. Donc je vous demande un tonnerre d’applaudissement pour les bénévoles.
Savourons la biodiversité ! Philippe Pointereau, notre parrain de cette année, a dit plusieurs fois que “pour s’imaginer ce que peut être la biodiversité, il faut s’imaginer comment c’était avant…”. Imaginer les paysages avec un foisonnement de richesse végétale, des haies, des fruitiers, des animaux à l’extérieur, des fermes en polyculture-élevage, des paysans nombreux, des femmes et des enfants qui font rire les campagnes…
Certes, les temps d’avant n’étaient pas faciles et des changements devaient s’opérer. Il ne faut pas tomber dans la nostalgie. Les raisons de ces transformations étaient également fondées et légitimes. Mais, il est vrai aussi que nous n’avons pas réussi à stopper le mouvement enclenché et qu’aujourd’hui, nous allons droit au mur. J’accuse les responsables agricoles au pouvoir et lobbies divers de nous maintenir dans cette voie moribonde et de trouver toujours des excuses pour repousser à plus tard les changements de cap que nous devons opérer maintenant.
Le projet d’agriculture paysanne que nous défendons est un projet d’avenir. Nous continuerons à prouver, par les actes, que les alternatives existent et entrainerons le monde agricole dans notre sillage.
Je souhaite aux copains de la région PACA bon retour et énergie pour continuer leur travail chez eux.
Enfin, un grand merci aussi aux chefs, pour leur bonne humeur et savoir faire. Et leur patience à rester encore cette année à écouter mon petit spitch.
Milesker deneri et Gora Lurrama.

Inaki Berhocoirigoin