Minority Safepack ekimenak zure sinadura behar du

Minoryty
www.minority-safepack.eu/main/index

Inaki Irazabalbeitia,  euskal idazle eta zientzia-dibulgatzailea

Europan 80 bat jatorrizko hizkuntza mintzatzen dira. Horietako batzuk ofizialak dira eta beste batzuk ko-ofizialak, baina gehienek ez dute estatus ofizialik. Ondorioz, Europako hizkuntza askok ez dute babes legalik eta arriskuan dago beraien biziraupena.

Europako Batasunaren oinarrizko printzipioetan hizkuntza- eta kultura-dibertsitatea babestea dago, bere lemak dioen moduan: in varietate concordia. Hale ere, Europako Batasunak printzipio horien babesa eta sustapena Estatuen menpe uzten du. Estatu guztiek ez dute jokamolde bera eta hizkuntza asko inolako babesik gabe dago. Europako Batasunaren mailako lege-neurri amankomunen faltan, estatu bakoitzaren borondatearen eta izpiritu demokratikoaren kalitatearen araberakoa izango da hizkuntzen babes-maila. Frantziaren jarrera ongi ezagutzen dugu eta kortsikeraren ko-ofizialtasuna ez onartzea izan da hexagonoko gutxiengo hizkuntzei egin zaien azken erasoa. Frantzia gutxiengo hizkuntzak babestera behartuko duen Europa mailako legedia ezinbestekoa da.

Europako Batasunak gutxiengoen hizkuntzak eta kulturak babesteko lege-garapen eta neurri minimo amankomun batzuk antola ditzan, Europako hainbat gizarte-eragilek ‘Minority Safepack’ izeneko herritarren ekimena bultzatzen ari dira. Ekimenak 1.000.000 bat sinadura bildu beha ditu Batasuneko 7 estatu desberdinetan gutxienez 2018ko apirilaren 3a baino lehen eragina izan dezan.

Hauek dira Europako Batasunari egiten zaizkion eskakizunak:

1. EBak Estatuei gomendatzea hizkuntza- eta kultura-dibertsitatea babestea eta sustatzea.
2. Finantziazio-programak abiatzea hizkuntza-komunitate gutxituentzat.
3. Hizkuntza Dibertsitatearen Zentroa delakoa sortzea.
4. EBren erregio-garapenerako funtsen helburuetan, gutxiengo nazionalen babesa eta kultura- eta hizkuntza-dibertsitatearen sustapena aintzat hartzea.
5. Gutxiengoek gure gizarteei eta Europari ematen dioten balio erantsiari buruzko ikerketa egitea.
6. Estaturik gabeko gutxiengoentzat estrategia konpartitu eta zeharkakoak bultzatzea.
7. Europako copyright lege bateratu bat, kultur zerbitzuak eta emanaldiak norberaren ama-hizkuntzaz eskuratu ahal izateko.
8. Ikus-entzunezko edukiak mugaz gaindi hizkuntza gutxituetan eskaintzeko eta jasotzeko zerbitzu-askatasuna.
9. Gutxiengoen kulturaren eta ondarearen adierazpideak eta komunikabideak estatu-laguntzen arautegitik salbuestea.

Ekimenaren alde sinatzera gonbit egiten dizuet. Porrot galanta izango litzateke 1.000.000 sinadura horiek ez lortzea. Erraza da, Internet egin baitaiteke helbide honetan: www.minority-safepack.eu/main/index.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre, financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.
Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.
« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.
Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.
Faites un don ou abonnez vous à Enbata : www.enbata.info/articles/soutenez-enbata

  • Par chèque à l’ordre d’Enbata, adressé à Enbata, 3 rue des Cordeliers, 64 100 Bayonne
  • Par virement en eusko sur le compte Enbata 944930672 depuis votre compte eusko (euskalmoneta.org)
  • Par carte bancaire via système sécurisé de paiement en ligne : paypal.me/EnbataInfo
  • Par la mise en place d’un prélèvement automatique en euro/eusko : contactez-nous sur [email protected]

Pour tout soutien de 40€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.
Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.
«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.
Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.
Enbatari emaitza bat egin edo harpidetu: https://eu.enbata.info/artikuluak/soutenez-enbata

  • Enbataren izenean den txekea “Enbata, Cordeliers-en karrika 3., 64 100 Baiona“ helbidera igorriz.
  • Eusko transferentzia eginez Enbataren 944930672 kontuan zure eusko kontutik (euskalmoneta.org-en)
  • Banku-txartelaren bidez, lineako ordainketa sistema seguruaren bidez: paypal.me/EnbataInfo
  • Euro/euskotan kenketa automatikoa plantan emanez: gurekin harremanetan sartuz [email protected] helbidean

40€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.
Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).