Langileen eskubideen alde, burujabetzaz eta bertokiratzeaz

PrintFriendly and PDF

M1-A

Aurtengo maiatzaren lehena kari, Hegoaldean murrizketa eta austeritatea salatuak izan dira, sindikatu abertzaleek burujabetza ekonomikoaren premia azpimarratu dutelarik. Iparraldean, besteak beste, Valls-en planari ez erraiteko, ia bi mila manifestari bildu dira Baionan. Baionaz gain CGT, FO eta FSU sindikatuek, Hendaia eta Maulen mobilizatzerat deitua zuten, LAB-ek aldiz, Donibane Lohitzunen eta Maulen. Aurten ere Bizi! mugimendu altermundialistaren deiaren haritik 270 pertsonek parte hartu dute ekonomiaren bertokiratzearen aldeko desfilean, Baionako karriketan gaindi jende lerro koloretsu eta animatuan.

Alderdi sozialista gobernuan dela eta, iaz bezala aurten ere, ez da lortu sindikatu ezberdinen arteko dei bateratua Maiatzaren Leheneko langileen nazioarteko borroka egunaren karietarat. Frantses estatu mailako sindikatuetan, CGT, FO eta FSU-k bakarrik deia luzatu dute Baionarat, Hendaiarat eta Maulerat. LAB-k aldiz, Donibane Lohitzunen, Maulen eta Baionan mobilizazioak segurtatu ditu.

M1-BBaionako Maiatzaren Leheneko ohiturazko manifestaldian sindikatu ezberdinen atzetik elkarte eta mugimendu ezberdinek parte hartu dute, alderdi politikoek bururatzen zutelarik manifestaldia.

M1-DAurten ere, Bizi!ren desfilea koloretsua eta musikaz animatua zen, «Bertokira dezagun» jende lerroan, trikitixak, batukada bat, deslokalizazioak salatzen zituen Hip-Hop eszena ibilkari bat, AHTaren aurkako traktore bat, ezohizko pankartak eta banderolak bertokiratzeko molde ezberdinen aintzinean emaiteko (kutxa zerga, euskoa, AMAP-ak laborantza herrikoi eta iraunkorra, energia berriztagarriak eta deszentralizatuak, etab.) topatzen ahal zirelarik. Bizi! elkartearen aburuz, bertokiratzea, ber denboran erronka soziala da (enplegua, gizarte babesa, lurralde biziak,…) eta erronka ekologikoa (garraioen ttipitze haundia, neurritasun energetikoa, ingurumen ikuspundutik garantia hobeagoak,…).

M1-EHego Euskal Herriari dagokionez, ELA sindikatuak, Bilbon egin manifestaldian, “borrokan segitzeko garaia” dela azpimarratu du, “elkarrizketa sozaiala “kaiola” bat” dela erranez eta aterabidea “burujabetza ekonomikotik datorrela”. LAB sindikatuak aldiz, lurralde guzietan eta eskualdeka martxak antolatu ditu “subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea borrokan sinesten duten sindikatuen elkartzeko medioak direla” azpimarratuz.