Hizkuntza ohiturak plano pertsonaletik kolektibora

PrintFriendly and PDF

EHUko irakasle den Pello Jauregi Etxanizen 2018ko Udaltop jardunaldietako hizkuntz ohituren aldatzeari buruzko hitzaldiaren bideoa aurkituko duzue jarraian. Hizkuntz ohituretan zirkulo birtuoso batean bezala beheretik gora eta goitik beherera doazen dinamikak ezagutzeko bai eta ere euskaren “normalizazio” baldintza zonbaitzuren  (“belarri prest” eremuak zer dira, nola sortu, jendeek denbora laburrean (150 ordutan) euskara ulertzeko gaitasuna biltzeko bideen beharra, etab.) deskubritzeko parada.

Pello Jauregi Etxaniz (Donostia, 1958) Pedagogian Lizentziatua Salamankako Unbertsitatean eta Hezkuntza Zientzietan Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Kuadrillategi egitasmoaren sortzailea eta Aldahitz ikerketaren zuzendaria (Soziolinguitika Klusterra). Egun EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea da.

Hizkuntz ohituren aldatzea, afera kolektiboa da, elkarrekin edo beste pertsonekin dugun hizkuntz arauen aldatze edo egokitzea dela dio Pello Jauregi-k,  jakinez horrek inter-aktibotasuna galdegiten duela bikote, hirukote, laukote edo talde handietako komunikazioan. Bestalde, egoera soziolinguistiko gehienak desblokeatzeko, eskaintza berri batzuri beharko dela pentsatu ere dio EHUko irakasleak 150 ordutan herritarrei euskararen ulertzeko guttieneko maila bat lortzeko parada emanez (“pack” laburragoen bidez non euskaldun oso izaitea ez den helburua (mintzamena eta idazmena bigarren maila batean landuko direlarik).  Oro har, aldaketa linguistikoiei ere hel muga ezarri behar zailea azpimarratzen du hizlariak : noiz hasi, noiz bukatu…eta horrez  gain hizkuntz aldaketa prozesua den dinamikak mikro-ertain-makro eskalak behar dituela begi bistan ukan.

ALDAHITZ ikerketa

Aldahitz Ikerketaren aztergai nagusia hizkuntza-ohituren aldaketa-prozesuak dira, eta ikerketa ekintzarekin uztartuz aritzen gara zeregin horretan. Eusle metodologia da hizkuntza-ohituren aldaketa errazteko eta ikertzeko proiektuan garatu den tresna nagusia. Dena den, azken urteetan proiektuaren tresneria metodologikoa zabaltzen ari gara, beste bi metodologia osagarrirekin: Ulerrizketa metodologia eta Uler-saioak metodologia.

Urteetan zehar garaturiko jarduera horrekin aurrerapen nabarmena eman da proiektu honetan hizkuntza-ohituren aldaketarako sortzen eta inplementatzen ari garen tresneria integralaren garapenean. Garapen horren osagarri, eta hezkuntza arloko hainbat lankideren aldetik jasotako eskaera eta proposamenei erantzunez, Eusle metodologia hezkuntza arlora eta haur zein gazteen testuingurura egokitzeko lan-ildo bat zabaldu da.