Hauteskundeen emaitzak… kantuz!

PrintFriendly and PDF

Busti #2 :

Busti emankizunak hauteskunde kanpainen bilana egiteko molde berri bat plazaratu du. Kantuz. Gaineko bideoan, joan segidan 28:00 minutara zuzenean gozatzeko. “Herriaren ordezkari dute beren burua, herriaren erdiak ez dituelarik hautatu. Otso izan nahi dute artaldearen buru. Baina artalderik ez bada, soilik dira ardi galdu!”.

Joan den urrian, Kanaldude Herri Telebista eta ehKz gazte komunikazio proiektuak bultzaturik, Ipar Euskal Herriko gazteek gazteentzat eginiko webtelebista saio bat abiatzeko xedea plazaratu zuten. Lehen bilkura publiko bat egin ondotik, 20 bat gazte bildu dira proiektua plantan eman eta emankizuna prestatzeko.

Bost hilabetez lanean aritu eta, Kanalduderi esker oinarrizko bideogintza formakuntza jaso eta elkarrekin adosturiko edukia lantzen… Busti hilabetero agertzen hasia da.

Hara beherean Busti emankizunaren lehen eta hirugarren aleak. Adi egon, ekainekoa hurbiltzen ari da eta!

Busti #1 :

Busti #3 :