Eusko Elkarteen Eguna

PrintFriendly and PDF

EuskozHobe

Urriaren 19an larunbatarekin, Donibane Lohitzuneko merkatu estaliaren aitzinean Eusko Elkarteen Egunaren lehen edizioa iraganen da! Elkarte eta laborarien herrixka bat izango da 10etatik 17ak arte, mutxikoekin, Ziburuko eta Donibane Lohizuneko ikastolak prestaturiko talo eta ostatuarekin.

Afitxa EEE v4-111etan, 2019ko Eusko %3aren banaketa iraganen da: 20 000 eusko baino gehiago banatuko dira bastuak edo laguntza hartzaile bezala aukeratuak izan diren 50 bat elkarteei. Urte osoan zehar eusko erabiltzaileek egin dituzten trukaketen %3a jasoko dute elkarte horiek. Dohaintza hori enpresek euskoak eurotan aldatzen dituztelarik aplikatzen den %5eko komisioren bidez diruztatua da, eta horri esker Euskoa elkartasun eta elkarte biziaren finantziazio tresna ezin hobe bat bilakatu da! Dirua jasoko duten elkarte ezberdin batzuk egongo dira bertan dohaintza eskuratzeko eta diru laguntza horrek beraien elkartean duen eragina aipatzeko.

12etatik 15ak arte, Inguma txarangak eta mutxikoak Donibane Lohizungo merkatua alaituko dute, eta Ziburuko ikastolak ostatua eta taloak proposatuko ditu. Eguna poteo alaitu batekin amaituko da, beti ere Ingumak alaiturik. Poteoa Donibane Lohizungo eusko ostatuetan eginen da 18etatik 23ak arte!

Eusko %3a nola ibiltzen da?

Gogoratu Euskoan kidetzen zirelarik tokiko elkarte lagun bat aukeratu behar duzula. Elkarteak, 30 lagun lortzen baldinba ditu, urtero euskoz trukatu duten diru zamaren %3a jasoko du. Adibidez, 30 lagunetan bakoitzak, hilean 100 eusko baliatzen baditu elkarteak 1080 euskoko dohaintza jasoko du urte bukaeran. 2013 eta 2018 urteen artean 70 000 eusko banatuak izan zaizkie elkarteei.

Oharra: bezperan, urriaren 18an ostiralarekin, 19:15etan, Euskoak, Le Select zine gelan, Sam Caro zinegilearen «L’Argent autrement» dokumentalaren proiekzioa antolatzen du. Antoine Leiris, finantziaren diruaren joan etorri handietatik urruti, moneten, bankuen eta trukaketen arloetan berrikuntzak bultzatzen dituztenengana abiatzen da, fokus berezi bat eginez Euskoari buruz! Proiekzioaren ondotik Euskoak animatuko duen eztabaida bat izango da 20etatik goiti, eta 20:45etan, berriz, trukatzen segitzen ahalko dugu pote baten inguruan Le Selecten ostatuan.

Affiche_cinédebat