Beti gure hizkuntzan ?

Euskaraz, euskarak gizarte bizitzan bere tokia izan dezan, ala erdaraz, denek ulertzeko gisan. Aspaldiko auzia, ez dena berehala trinkatuko.
"Nahi dugun Herria ez da dekretoz egiten! Nik nahi dut Euskal Herri bat, Euskal Herrian bizi diren pertsona guziekin edo gehiengo zabalarekin eginen duguna."

Ehka Kola, bidezko alternatiba iraunkorra !

Carole Platero, Alterka kooperatiba-ko kidearekin Ehka Kola, Iparraldeko kola alternatiboari buruz solasean.
Alterka-rekin «Beste mundu bat posible da!» mezua luzatzen dugu horrelako mezuaren entzutera ohitura gutti duen publiko bati. Ehka-ren ezagutaraztea saiatzen gira horretarako erabiliz sare ezberdinak non jende ezberdina gurutzatzen ahal den: supermerkatuetako jastatzeak, facebook sarea, esku orriak tabernetan, prentsaurrekoak eta hainbat artikulu edo elkarrizketa hedabideetan.

Bizi!k Biarritzi, hitza hitz!

Biarritzeko Herriko Etxea txirrindula antolaketen mailan duela urte bat pasa engaiatu ondotik ezer ez da egina izan. Inguramenaren nazioarteko egunaren karietara, 2013ko ekainaren 5an asteazkenarekin, Bizi! Euskal elkarte altermundialistaren 110 kide eta aldekoek Biarritzeko lehen txirrindula bide antolaketa estreinatu dute.
"Trantsizio energetikoaren eztabaida betean, Herriko hauteskundeentzat urte bat baino guttiago eskas denean, garaia da herriko eta herri-elkargoetako politika anbiziotsuen galdegitea neurritasun energetikoaren eta beroketa klimatikoaren mailan."

Euskal Moneta réimprime 350 000 eusko

Le succès de l’eusko a dépassé les hypothèses les plus optimistes, puisque le stock de coupures d’eusko prévu pour deux ans a tenu quatre mois.
Un nouveau lot de 350 000 eusko a donc été imprimé en ce début juin, avec des coupures strictement identiques aux premières, et bénéficiant donc toujours des cinq systèmes de sécurité.

Frantzia eta arraza

Duela denbora gutxi «arraza» hitza Frantziako Errepublikako Konstituzioaren testutik kendu dute Lege Biltzarrean izandako bozketa baten ondotik, hitz madarikatu horrek ukatu ezinezko sarraskiak eta makurrak munduari ekarri zizkiolakoan.
Gaur hitz madarikatua oso osorik ezabatu nahi izateak ez ote da iraganaldietan ukan zuten edo oraindik bizirik dagoen pentsakera bat haizatzeko? Ez gaude urrun, Frantziako gizartean bizi bizirik baitago arrazismoa, ukatzen duten arren.

Gutun Sozialaz alternatibak badirela gizarteratu

Maiatzaren 30 honetan, milaka herritar mobilizatu dira Hego Euskal Herriko Greba Orokorraren karietara murrizketari ezetz erraiteko eta eskubide suntsiketari bestelako politikak aldarrikatzeko.
Greba Orokorraren karietara azpimarratua izan da mugimendu sindikalak eta gizarte eragileak ari direla Euskal Herriarentzat Gutun Sozial bat eraikitzen. Gutun horren xedea da partaidetzaren sustatzea, gutuna bera eraikiatzeko, alternatibak zehaztea eta gizarteratzea, politikariei interpelazio zuzenak bideratzea eta eta horren bidez gizartearen mobilizazioa sustatzea.

Greba orokorra, aldaketa soziala bultzatzeko

Gehiengo sindikalak (ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CGT eta CNT) eta hainbat gizarte erakundek deitu dute greba maiatzaren 30eko Hego Euskal Herrian.
Greba deitu dutenek 'aldaketa sakonak' egiteko galdea luzatzen dute arduradun politikoei. Zerga politikan eta aurrekontuetan moldaketak nahi dituzte, eta baita Euskal Herri osoarendako 'eskubide sozialen gutuna' ere.

Ispilu liburua

Carmen Gisasola, beste zenbait preso politikoekin batera « Itzuliezinezko bake prozesuaren alde konprometitutako presoak” kolektiboko partaidea da, ETA-ko zuzendarietarik izana eta erakundetik apartatua, bortizkeria politikotik desmarkatua, bere biktimeri barkamena eskatua duena. Andde Sainte-Marie-k irakurri du Carmen-ek jaz argitaratu nobela.
“Liburu horren bitartez, Carmen Gisasolak nahi du frogatu Hego Euskal Herrian nahi bada elkarbizitza sozial eta politiko berri bat eraiki balore moral eta etiko berrituetan oinarritua, behar beharrezkoa dela iraganaz gogoeta kritiko bat egitea sakonki”