Bigarren itzuliaren erronkak
Martxoaren 15eko herriko etxeetako hauteskundeek emaitza aski onak eman dituzte abertzaleentzat. Ekainaren 28 ko 2. itzuliak emaitza on horiek baiezta ditzake.
Covid-aren ondotikako krisi ekonomiko latzak ekarriko dituen zailtasun kezkagarrieri erantzun politiko bat emaiteko, herrietako eta Elkargoko arduradunek eginkizun haundia ukanen dute, guziz prekaritatea eta gabezia nolabait arintzeko. (...)