“Gaur egungo gazte borroka da etorkizuneko Euskal Herri burujabera eramanen gaituena”
Xuti Gazte eta Bagira - Mugimendu Abertzalea birfundatzen ari den une honetan gazteok ere horren parte izan nahidugu. Ehunka gira egunerokoan ertz ezberdinetatik Euskal Herria eraikitzen lanean ari girenak, eta orain zerumuga partekatu bat marrazteko unea heldu zaigu. Horregatik, abenduaren 2an gazte ezkertiar eta abertzaleon topaleku bilakatuko dugu Hazparne.
Orainetik Geroa eraikitzeko tenorea da. Hamarkada luzez belaunaldiz belaunaldi transmitituden Mugimendu Abertzalearen ondarea hartu eta gazteon artean zabalduko dugu, gure belaunaldia baita egungo eta etorkizuneko Mugimendu Abertzalea. (...)