Bidean desorenean erori lagunari, esker oneko ta omenezko solasa
Jasone Salaberria, hainbeste urtez gure ondoan euskararen aldeko lanetan ari izan dena, zenbait hilabetez gaitzik gaitzenari iharduki ondoan, betikoz gelditu zaigu: Iparraldeko euskaltzale guziak doluminetan gaude.
Jasone, duela mende erdia edo ezagutu nuen, Bizkaitik mugaz alde honetara iragan berria zelarik. Han euskal irakasle gisa lanean ikasia, emendatzen eta handitzen hasten ziren hemengo ikastolei ere probetxuzkoa gerta zekiekeela pentsaturik, irakasle ibilaldi berri baten hastera zihoan. (...)